Azala
Liburua Eskuragarri

Irakurketa hizkuntzen irakaskuntzan : gogoeta batzuk / Claudette Cornaire ; [itzultzailea, Boni Urkizu]

Oso ekintza korapilatsua da irakurtzea; tartean dira irakurlea, testua, eta, jakina, irakurlearen eta testuaren arteko elkarreragina. Alderdi horiek guztiak jarriko dizkigu aurrean Claudette Cornaire-k, Ottawa-ko Unibertsitatean frantsesa bigarren hizkuntza irakasten duen andereak. Liburu honek, bere luze-zabalerari, irakurtzeak hizkuntza bigarren eta arrotzen didaktikan dituen lekua eta egitekoa arakatu nahi ditu, lehenengo aldiz arakatu ere. Bost planteamendutan (tradizionala, behaviorista, estrukturo-globala, kognitiboa eta komunikatiboa) irakurketak izan duen lekuari begiratu arin bat egin ondoren, gai horri buruz lehen eta arestian egin diren ikerketak aztertzen ditu, gai horretan adituek aho batez edo onartzen dituzten printzipioak azpimarratuz. Bigarren hizkuntzako irakurketari buruzko ikerketen oinarria normalean ama-hizkuntza -bereziki ingelesa- izaten denez gero, horrelako lanetatik abiatzen du bere liburua. Era horretan, lehenbizi irakurleari eskainiko dio arreta, gero, testuak eta irakurleek beren artean duten elkarreragina aztertuko du eta, ondoren, testua; beti ere ama hizkuntzako irakurketari buruzko lanekin erkatuta, eta bigarren hizkuntzakoak dituen berezitasunak azpimarratuz. Irakurleari dagokionez, honako alderdi hauek ikertzen ditu: begien pertzepzioa, oroimenaren antolamendua eta informazioaren tratamendua, irakurtze-prozesuaren ereduak eta irakurle onaren abildade eta estrategiak. Deschénes (1988) eta Moirand-en (1979) ulermen-ereduetara bilduko dira i...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Cornaire, Claudette
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Urkizu, Boni
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 1994
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 36
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Oso ekintza korapilatsua da irakurtzea; tartean dira irakurlea, testua, eta, jakina, irakurlearen eta testuaren arteko elkarreragina. Alderdi horiek guztiak jarriko dizkigu aurrean Claudette Cornaire-k, Ottawa-ko Unibertsitatean frantsesa bigarren hizkuntza irakasten duen andereak. Liburu honek, bere luze-zabalerari, irakurtzeak hizkuntza bigarren eta arrotzen didaktikan dituen lekua eta egitekoa arakatu nahi ditu, lehenengo aldiz arakatu ere. Bost planteamendutan (tradizionala, behaviorista, estrukturo-globala, kognitiboa eta komunikatiboa) irakurketak izan duen lekuari begiratu arin bat egin ondoren, gai horri buruz lehen eta arestian egin diren ikerketak aztertzen ditu, gai horretan adituek aho batez edo onartzen dituzten printzipioak azpimarratuz. Bigarren hizkuntzako irakurketari buruzko ikerketen oinarria normalean ama-hizkuntza -bereziki ingelesa- izaten denez gero, horrelako lanetatik abiatzen du bere liburua. Era horretan, lehenbizi irakurleari eskainiko dio arreta, gero, testuak eta irakurleek beren artean duten elkarreragina aztertuko du eta, ondoren, testua; beti ere ama hizkuntzako irakurketari buruzko lanekin erkatuta, eta bigarren hizkuntzakoak dituen berezitasunak azpimarratuz. Irakurleari dagokionez, honako alderdi hauek ikertzen ditu: begien pertzepzioa, oroimenaren antolamendua eta informazioaren tratamendua, irakurtze-prozesuaren ereduak eta irakurle onaren abildade eta estrategiak. Deschénes (1988) eta Moirand-en (1979) ulermen-ereduetara bilduko dira irakurlearen eta testuaren arteko elkarreraginari buruzko ikerketak. Testua, berriz, irakurgarritasun-formula, egitura, testuinguru eta ikerketa semantikoen aldetik behatuko du. Ikerketa-lan horien emaitzek bide emanik, bigarren hizkuntzen irakasleen lana gidatzeko balioko duten erreferentzi puntu batzuk azalduko ditu. Cornaire andereak lanerako eskema bat eskaintzen dio irakasleari; lehenbizi, irakurketaren proiektua eta etapak eta, gero, irakurtzeko estrategien irakaskuntza jorratuz. Liburuaren azken zatian, prospektiba-saio batzuk egiten ditu, irakurlea eta testua ikertzeko hainbat bide zabalduz. Begien bistan geratzen da, etorkizunean, bigarren hizkuntzan irakurtzeko gai honetan, eginkizun handietako bat irakurlearen nolakoa, interesak, aurreko ezagutzak, testuaren ezaugarriak, aukeratzeko irizpideak eta egiturak orekatzea izango dela.
Jatorrizko izenburua:Le point sur la lecture en didactique des langues
Bibliografia-oharra, etab.:Bibliografia: 97.-104. or.
Deskribapen fisikoa:110 or. ; 22 cm
ISBN:84-86968-54-2 (Itzulpen Saila)
84-7542-193-8 (36. alea)