Azala
Liburua Eskuragarri

Autonomia bigarren hizkuntzen irakaskuntzan / Henri Holec ; [itzultzailea Boni Urkizu, lehen eta bigarren eranskinen itzultzailea, Juan Mari Mendizabal]

Mende honetako 60. hamarkadaren azken aldera, zibilizazio industrialeko izena ematen zaien mendebaldeko herrietan postura soziopolitiko berria zabaldu zen. Postura horrek hauxe zuen ezaugarririk nagusiena: gizarteko aurrerapenaren neurria ez zen jadanik kontsumoaren eta zerbitzu on eta ugarien bidez bizimodu materialaren hobekuntza; neurria «bizitzaren kalitatearen» hobekuntzak emango zuen. Bizitzaren hobekuntza hori gizarteak bakoitzari dion errespetuaren hedapenean oinarritzen da. Azkeneko urte hauetan sendotu egin da atzeraezineko joera hau eta era askotako kontzientzia sozialari sorrera eman dio, hasi ekologiatik eta emakumearen egoeraraino. Azkar ukitu du joera horrek helduen heziketa ere, honek eraikuntza sozialean duen eraginagatik. Honela dio P. Dominice-k: «Profesioko mailaz eta diruaren pozaz ez beste neurriz bizimoduaren ontasuna neurtzeak eginkizun galanta dakar berekin hezkuntzaren alorrean eta, era berean, eskolaren helburuak azpikoz gain iraultzea ere bai.» (1). Horregatik helduen hezieraren barnean hamarkada honen hasieratik pedagogiari buruz sortu diren eztabaidarik gehienek hartu dute kontutan alderdi hau, heziera mota horren giro sozio-politikoa aldatzen baitu. Aldi berean, gizarte eta gizabanakoaren arteko harremanen azterketan hezierak bete behar lukeen eta dezakeen eginkizunari begira jarri dira. Eztabaida hauetatik sortu diren helduen hezierari buruzko proposamen berritzaileak, nahiz eta beren artean oso desberdinak izan. (2) zera dute amankomunean:...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Holec, Henri
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Urkizu, Boni ; Mendizabal, Juan Mari
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 1984
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 2
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81-23:37.041 HOL aut Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17030343
Monografia 81-23:37.041 HOL aut Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17030342