Azala
Liburua Eskuragarri

Gorila bat : zenbatzeko liburua / [testua eta irudiak] Anthony Browne ; [itzulpena, Manu López Gaseni]

Batetik hamarrera zenbatuz, aurre-irakurle eta lehen irakurleentzako album hau zenbakietara eta primate animalietara hurbiltzeko oso baliabide egokia da. Anthony Browne-k zenbaki bakoitzari dagozkion beste animalia irudikatzen ditu. Marrazkiak errealistak dira eta xehetasun handiz burututa daude; nabarmentzekoak dira kolorearen erabilera eta tximinoen adierazkortasuna -adeitasuna, gozotasuna, bihurrikeria, herabetasuna...-. Haien aurpegietan, pertsonei dagozkien keinu eta jarrerak antzematen dira. Hori ela eta, liburuak bigarren irakurketa ere badauka: beste animalien antzera, primateek sentimenduak dituzte. Eta, eboluzioaren aldetik, gizakiengandik hurbilen dauden ahaideak izan arren, espezie batzuen biziraupena larriki mehatxatuta dago. Egileak zuzenean konprometitzen da mezu horren zabalkundelanean: bere autoerretratuaren ondoren, mundu osoko arraza eta kulturen aniztasuna islatzen duen 'argazki' antropologikoa irudikatu du, edozein irakurlek bere burua identifikatu ahal izateko modukoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Browne, Anthony
Egilea(k): López Gaseni, Manu
Argitaratua: Pontevedra : Iruñea : Kalandraka ; Pamiela, 2012
Edizioa: 1. argit.
Gaia:
Generoa / Forma: Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Ipuinak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 3 urtetik aurrera (urdina)