Gorila bat : zenbatzeko liburua / [testua eta irudiak] Anthony Browne ; [itzulpena, Manu López Gaseni]
Batetik hamarrera zenbatuz, aurre-irakurle eta lehen irakurleentzako album hau zenbakietara eta primate animalietara hurbiltzeko oso baliabide egokia da. Anthony Browne-k zenbaki bakoitzari dagozkion beste animalia irudikatzen ditu. Marrazkiak errealistak dira eta xehetasun handiz burututa daude; nabarmentzekoak dira kolorearen erabilera eta tximinoen adierazkortasuna -adeitasuna, gozotasuna, bihurrikeria, herabetasuna...-. Haien aurpegietan, pertsonei dagozkien keinu eta jarrerak antzematen dira. Hori ela eta, liburuak bigarren irakurketa ere badauka: beste animalien antzera, primateek sentimenduak dituzte. Eta, eboluzioaren aldetik, gizakiengandik hurbilen dauden ahaideak izan arren, espezie batzuen biziraupena larriki mehatxatuta dago. Egileak zuzenean konprometitzen da mezu horren zabalkundelanean: bere autoerretratuaren ondoren, mundu osoko arraza eta kulturen aniztasuna islatzen duen 'argazki' antropologikoa irudikatu du, edozein irakurlek bere burua identifikatu ahal izateko modukoa.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Pontevedra : Iruñea :
Kalandraka ; Pamiela,
2012
|
| Edizioa: | 1. argit. |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Album ilustratuak
Haur eta Gazteentzako Literatura Ipuinak |
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
| Adina / Maila: |
3 urtetik aurrera (urdina) |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Album ilustratuak | AI BRO gor | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK12111045 |


