Azala
Liburua Eskuragarri

Ezer gabe hobe / Itxaro Borda

Zedarriturik dago mundu osoa, lurrak ez ezik itsasoak ere bai. Hogeigarren mendeko gerra sutsu eta hotz guztien ondoren, oztopoa besterik ez dago denean, eta zaindaritza zorrotza gainera. Itxaro Bordaren "Ezer gabe hobe" nobelako protagonista europarra da, izentzat Sigma eman zaion baionarra. Bi frontera igaro beharko ditu klandestinoki: lehendabizikoa Londreserako bidean, afrikar bati laguntzen; bigarrena Kaliforniara bidean, Mexikoko adiskide batzuekin iparralderantz doala. Bizi dugun garai ekonomiko bortitz, lapur eta zanpatzailearen lekukoa da eleberri sozial eta politiko hau: salaketa eta aldarrikapena aldi berean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Borda, Itxaro
Argitaratua: Zarautz : Susa, 2009
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 84
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N BOR eze Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17070136
Narratiba (Helduentzat) N BOR eze Eskuragarri  Maileguan eskatu 1014859