Azala
Liburua Eskuragarri

Ezer gehiago behar gabe / Karlos Linazasoro

«Poemategi eder eta jasoa, aurkikuntza poetiko ugari dituena, ideia, metafora eta esateko moldean. Bere ahots lirikoaren ezaugarri dira espresioaren laburtasuna, mintzagaiaren kontzentrazioa, hautematearen estatismoa eta hausnarketaren sakontasuna. Bereziki aipagarria da sentipenak eta natura uztartzeko era dotorea, bai eta maitasuna eta paradisu galduak nostalgiaz kantatzerakoan darabilen autoironia. Errepikapenek eta gai beraren inguruko itzuliek areagotu egiten dute poemategiaren intentsitatea. Ondorioz, esan genezake poesia klasikoaren ezaugarriak nabaritzen direla beragan. Alabaina, sentsazioen adierazpenean sorturiko irudiek eta hausnarketek surrealismoaren askatasuna bilatzen dute.»

Zerrenda:
Egile nagusia: Linazasoro, Karlos
Argitaratua: Iruñea : Pamiela, L.G. 2012
Bilduma: Poesia (Pamiela) ; 25
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P LIN eze Eskuragarri  Maileguan eskatu EK13010028