Azala
Liburua Eskuragarri

Suminez / Philip Roth ; itzulpena, Nagore Tolosa Ustoa

Estatu Batuetan gaude, 1951n, Koreako Gerrako bigarren urtean. Marcus Messner gaztea New Jerseyko Newark hirikoa da. Ikasizalea da, arauak errespetuz betetzen dituena, eta zintzoa. Bigarren ikasturtea hastera doa Ohioko Winesburg Unibertsitateko campus bukoliko eta kontserbadorean. Eta zer dela-eta dago han, eta ez Newarken bertan, hasiera batean izena eman zuen unibertsitatean? Badirudi haren aita, auzoko harakin mardul langilea, zoratu egin dela: izuak eta kezkek zoratu dute. Pertsona helduen bizimoduak dituen arriskuek, munduaren arriskuek, bere seme maitearentzat bazter guztietan ikusten dituen arriskuek zoratu dute. Eraman handiko ama zeharo abailduak semeari esaten dionez, maite duelako eta beraz harro dagoelako dago aita horren izuturik. Baliteke. Marcus haserretuegi dago, ordea, aurrerantzean gurasoekin bizitzen jarraitzeko. Haiek utzi, eta bere bidea egin beharko du Newarketik urrun, ekialde-erdiko unibertsitatean, Estatu Batuetako beste mundu bateko ohituren eta muga hertsien barruan. Philip Rothen hogeita bederatzigarren liburua da Suminez. Bizitzaren ustekabe izugarrietan eta oztopo bitxietan hezten ari den gizon gazte baten istorioa kontatzen du. Eskarmentu falta, arduragabekeria, erresistentzia intelektuala, sexuarekin topo egitea, adorea eta hutsegitea biltzen ditu. Istorio berriak asmatzeko ohikoa duen energia eta grazia guztia erabili ditu Rothek. Zahartzeari eta esperientziari buruz obsesioz idatzitako bere azken narrazioetatik aldendu da bat-batean, eta bik...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Roth, Philip
Egilea(k): Tolosa Ustoa, Nagore
Argitaratua: Donostia-San Sebastián : Meettok , 2009
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ROT sum Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050647
Narratiba (Helduentzat) N ROT sum Eskuragarri  Maileguan eskatu 1013392