Azala
Liburua Eskuragarri

Nemesis / Philip Roth ; itzulpena, Beñat Sarasola Santamaria

Newark ekuatorialeko bero itogarrian', epidemia ikaragarri bat hondamendia ari da eragiten New Jersey-ko haurren artean, elbarritasunak, paralisiak, bizitza osorako ezindurak eta are heriotza ere ekarriz. Hauxe da Rothen obra berri eta liluragarriaren gai harrigarria: gerra garaiko polio epidemia bat, 1944ko udan, eta haren eragina Newark barruti batu eta familia-baloreetan oinarritutakoan. Nemesisen erdigunean Bucky Cantor dugu, hogeita hiru urteko jolastokiko zuzendari kementsu eta arduratsua, xabalina jaurtitzaile eta pisu-jasotzailea, bere ardurei emana eta bere buruarekin desilusionatua bizi dena, ikusmen kaskarrak bere kideekin batera gerrara joatea galarazi diolako. Polioa jolastokia jotzen hasten denean Cantorrek dituen dilemetan -eta aurre egin beharreko eguneroko errealitatean- funtsatua, Rothek halako izurri batek sor ditzakeen emozioetan barneratzen gaitu: ikara, izua, sumina, nahasmendua, bihozmina eta oinazea. Newarkeko kale erre eta kirasdunen eta Indian Hill izeneko Poconos-etako udaleku aratzaren artean, non airea 'kutsatzaile gabeko aire purua baitzen', Rothek fede hobereneko gizon prestu eta adoretsua irudikatzen du, epidemiaren kontrako bere gerra partikularrean borrokan. Roth samurki zehatza da hala Cantorren hondamen pertsonalaren pasarte bakoitzean, nola haurtzaroaren izaeraren deskribapenean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Roth, Philip
Egilea(k): Sarasola, Beñat
Argitaratua: Donostia : Meettok , 2011
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ROT nem Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17060217
Narratiba (Helduentzat) N ROT nem Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050730