Azala
Liburua Eskuragarri

Gau ilunekoak / Joseba Sarrionandia; marrazkiak, Maite Gurrutxaga

Fikziozko lana da Gau ilunekoak. Ipuin bat, hitzaren zentzu guztietan. Narrazio fantastiko moduan irakur liteke, besterik gabe; haurrentzako kontakizun entretenigarri eta jostalaria ere izan liteke, hala hartu nahi izanez gero; alegoria filosofikotzat ere har liteke, interpretazio asko izan ditzakeena, hainbat alorretara zabalik: erlijiosoa, politikoa... Zer kontatzen du ipuinak? Izaki berezi bat daukagu hasieran, Baionako portuan ezkutaturik agertu dena; berak dioenez, beste planeta batetik datorrena, baina agintarien ustez immigrante ilegala, beharbada espioia... Epailearen aurrera eramanda, nondik datorren kontatuko du dena delako horrek, eta hor ezagutuko dugu beti ilunpean bizi den planetaren historia, urruneko izarren zain beti, baina izar horien argia hurbiltzen delarik uste ez bezalako arazoak biziko dituena... Esandako irakurketa-aniztasun hori dugu lanaren ezaugarrietako bat, beste batzuen artean: idazkera argia, prosa malgua, irudi ederrak, iradokizunerako ahala... Zer pentsatua ematen duen idazlana, eta aldi berean lilurarako bidea piztu dezakeena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Sarrionandia, Joseba
Egilea(k): Gurrutxaga, Maite
Argitaratua: Donostia : Elkar , 2008
Edizioa: 2. argit.
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N SAR gau Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050721
Narratiba (Helduentzat) N SAR gau Eskuragarri  Maileguan eskatu 1012855