Azala
Liburua Eskuragarri

101 gau / Txiliku

Eguneko lanak amaituta, irudimena libre utzi du Txilikuk, gauaren erritmo lasaian kontu-kontari aritzeko eta, Xerazade berri bat balitz bezala, 101 gauetan zehar beste horrenbeste istorio asmatzeko. Erudizioz nahiz ironiaz jantzia baina beti arin eta jostari, irakurlea liluratu eta limurtu nahi du egileak, beste gau bateko bizia lortzeko, liburuarekiko harreman maitakor hori luzatzeko. Era guztietako gaiak eta osagaiak dauzka liburu pertsonal eta berezi honek: esaera zaharrak nahiz pasadizo xelebreak, mitologia klasikoa eta sineste berriak, botanika edo zoologia, han-hemen bildutako kantu eta poemak, inguruko nahiz urrutiko bitxikeriak, historia zein zientzia, sexua... Edonondik ireki eta edonon laga litekeen obra da 101 gau, baina ohe-mahaiaren gainean utziz gero deitu egingo dizu, jakintzaz eta umorez ondutako magnetismo apal horrekin, beste ataltxo bat behinik irakur dezazun. Ezin jakin zenbat gau emango duzun liburu honen konpainian baina, bukatu eta gero ere, beste gau askotan iraungo dizu seguruenik haren oroipen gozoak.

Zerrenda:
Egile nagusia: Txiliku
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean, L.G. 2000
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 202
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Entzun "Zakurra eta katua bezala" pasartea (Etxegiroan.eus)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N TXI ehu Eskuragarri  Maileguan eskatu 1018204