Motibazio-estrategiak hizkuntz ikasgelan / Zoltán Dörnyei ; itzultzailea, Ana Isabel Morales
Luze argudia daiteke motibazioa hizkuntz irakaskuntzaren giltzarrizko arazoetako bat dela frogatzeko, eta ikasleak motibatzeko trebetasunak funtsezkoak direla hizkuntz irakasleentzat, baina ez zinateke liburu hau irakurtzen egongo horretaz jabetuta egongo ez bazina. Beraz, hasi beharrean banan-banan azpimarratzen zein garrantzitsua den motibazioa irakasle/ikasle/ikertzaile/hezkuntza politikaren diseinatzaile eta, gutxi gorabehera, gainerako jende guztiarentzat, zilegi izan bekit liburu hau oso ikuspegi diferente batetik hastea. Ba ote da "motibazioa" delako gauzarik? Zentzu hertsian ez dago "motibazioa" delako gauzarik. Jakina, motibazioari buruzko liburu baten sarreran ezin daiteke halako baieztapenik egin segituan ñabardurak erantsi barik. Esan gura dudana da "motibazioa" kontzeptu abstraktu eta hipotetikoa dela, jendeak halako edo holako moduan zergatik pentsatzen duen azaltzeko erabiltzen duguna. Garbi dago zentzu horretan terminoak era askotako motiboak biltzen dituela bere baitan -pizgarri ekonomikoetatik hasi, adibidez soldata-igoera, eta sineste idealistetaraino, esaterako askatasun nahia- eta motibo horiek oso gutxi dutela komunean, gauza bat izan ezik: denek daukatela eragina jendearen portaeran. Hortaz, egokiena da esatea "motibazioa" esangura ugari estaltzen dituen guardasol moduko terminoa dela. Zergatik erabiltzen dugu "motibazioa" terminoa hain esangura lausoa badauka? Nik uste dut beste barik oso bide egoki...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia :
HABE,
L.G. 2003
|
Bilduma: |
Itzulpen saila (HABE)
; 45 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (HABE) Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 81'243:159.947.5 DOR mot | Mailegatua Maileguan eskatu | EK23070004 |