Azala
Liburua Eskuragarri

Bigarren hizkuntzaren irakaskuntza murgiltze-ereduan / Francisca Zabaleta Zabaleta ; [hizkuntz zuzenketa, Joseba Berriotxoa]

Nola hasten eta bilakatzen da irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa, ikasgelako eta etxeko hizkuntzak desberdinak direnean? Nolako eragina dute elkarrekiko ihardueraren antolaketak, edukinek eta ikasle kopuruak? Nolako estrategiak erabiltzen ditu irakasleak erantzukizuna eta kontrola lagatzeko, komunikazioa eta bigarren hizkuntzaren ikaskuntza eta erabilera laguntzen eta sustatzen dituen bitartean? Iritsiko al dira ikasleak bigarren hizkuntza beren kabuz erabiltzera? Hauek dira Zabaleta doktoreak erantzuten dituen galderak murgiltzeari buruzko ikerketa korrontean garrantzizko mugarria den liburu honetan. Originaltasunik handiena behaketa metodologia berri baten bilakaeran datza. Hain zuzen ere, azterketa ereduak ondorio eta emaitza guztiz emankorrak lortzen ditu, hezkuntzazko elkarrekintzari buruzko gaur egungo teorietan oinarrituz. Euskaran murgilduriko ikasgela batean bideoz grabaketa ugari egin ondoren, hiru urtetik sei urtera bitarteko haurren eskola ihardueraren eta beren hizkeraren bilakaera deskribatzen ditu. Behaketa hauei egileak sistematikoki gehitzen dizkie bost ikaslek irakaslearekin eskola iharduera osagarrietan eta ikasle hauek jolas ekintzetan izandako behaketak ere. Kontraste moduan, euskarazko eta gaztelaniazko ikasgela elebakarren datuak ere aurkezten ditu. Lanaren ondorioetan eta ikasgela barruko eta kanpoko elkarrizketa askoren transkribaketetan oinarriturik, bigarren hizkuntza bat irakatsi eta erabilarazteko helburu berezia duen Haur Hezkuntzaren...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Zabaleta Zabaleta, Pakita
Argitaratua: [S.l.] : Zubia, L. G. 1994
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81-23: 371.3 ZAB big Eskuragarri  Eskatu EK21010125