Azala
Liburua Eskuragarri

Spoon river antologia / Edgar Lee Masters ; Alain Lopez de Lacalleren itzulpena

Poesia, nobela, biografia, antzerkia eta beste landu zituen arren, liburu bakarreko egiletzat jo izan dute Edgar Lee Masters idazle estatubatuarra (Garnett, 1868-Melrose Park, 1950). Lan bakar horrek bilakatu zuen idazle ezagun eta arrakastatsu, eta hurrengo urteetan hamarnaka obra argitaratu zituen arren, bakar batek ere ez zuen oihartzun aipagarririk izan. Orain ere, argia ikusi zuenetik mende bat baino gehiago igaro den honetan, hor dirau, uharte baten gisan, baina baita itsasargi baten trazarekin ere. "Spoon River Antologia" poema liburua da Lee Masters XX. mendeko AEBetako literaturaren gailur kritiko eta komertzialera eraman zuen liburua -1915ean argitaratu zuten, eta urte berean hemeretzi edizio zituzten kaleratuak; 70 ziren 1940rako-, eta aurrenekoz edizio osatuan irakur daiteke orain euskaraz, Alain Lopez de Lacallek itzulia eta Balea Zuriak argitaratua. «Non dira Elmer, Herman, Bert, Tom eta Charley,/ non dira bihotz-eroria,/ beso-indartsua, pailazoa, edalea, liskarzalea?/ Denak lo daude, denak muinoan». Liburuko lehendabiziko poemak, Muinoa-k, izenez aurkezten ditu gerora etorriko diren poemen protagonistetako gutxi batzuk. Spoon River herrixkako muinoan dagoen hilerriko biztanleak dira guztiak, eta, epigrama banaren bitartez, beren barne historiari begiratzen diote, ondoan dituzten hildakoekin harremanetan jarriz. Bizitza ezberdinak izan zituzten, baina hilerria partekatzen dute orain: «Bat sukarrak jota zendu zen,/ bat meategian erreta,/ bat liskar erd...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Lee Masters, Edgar (1868-1950)
Egilea(k): Lopez de Lacalle, Alain
Argitaratua: Donostia : Balea Zuria, L.G. 2022
Bilduma: Itzulpen saila (Balea Zuria) ; 4
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura

Antzeko izenburuak