Spoon river antologia / Edgar Lee Masters ; Alain Lopez de Lacalleren itzulpena
Poesia, nobela, biografia, antzerkia eta beste landu zituen arren, liburu bakarreko egiletzat jo izan dute Edgar Lee Masters idazle estatubatuarra (Garnett, 1868-Melrose Park, 1950). Lan bakar horrek bilakatu zuen idazle ezagun eta arrakastatsu, eta hurrengo urteetan hamarnaka obra argitaratu zituen arren, bakar batek ere ez zuen oihartzun aipagarririk izan. Orain ere, argia ikusi zuenetik mende bat baino gehiago igaro den honetan, hor dirau, uharte baten gisan, baina baita itsasargi baten trazarekin ere. "Spoon River Antologia" poema liburua da Lee Masters XX. mendeko AEBetako literaturaren gailur kritiko eta komertzialera eraman zuen liburua -1915ean argitaratu zuten, eta urte berean hemeretzi edizio zituzten kaleratuak; 70 ziren 1940rako-, eta aurrenekoz edizio osatuan irakur daiteke orain euskaraz, Alain Lopez de Lacallek itzulia eta Balea Zuriak argitaratua. «Non dira Elmer, Herman, Bert, Tom eta Charley,/ non dira bihotz-eroria,/ beso-indartsua, pailazoa, edalea, liskarzalea?/ Denak lo daude, denak muinoan». Liburuko lehendabiziko poemak, Muinoa-k, izenez aurkezten ditu gerora etorriko diren poemen protagonistetako gutxi batzuk. Spoon River herrixkako muinoan dagoen hilerriko biztanleak dira guztiak, eta, epigrama banaren bitartez, beren barne historiari begiratzen diote, ondoan dituzten hildakoekin harremanetan jarriz. Bizitza ezberdinak izan zituzten, baina hilerria partekatzen dute orain: «Bat sukarrak jota zendu zen,/ bat meategian erreta,/ bat liskar erd...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia :
Balea Zuria,
L.G. 2022
|
Bilduma: |
Itzulpen saila (Balea Zuria)
; 4 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura |
Sinopsia: | Poesia, nobela, biografia, antzerkia eta beste landu zituen arren, liburu bakarreko egiletzat jo izan dute Edgar Lee Masters idazle estatubatuarra (Garnett, 1868-Melrose Park, 1950). Lan bakar horrek bilakatu zuen idazle ezagun eta arrakastatsu, eta hurrengo urteetan hamarnaka obra argitaratu zituen arren, bakar batek ere ez zuen oihartzun aipagarririk izan. Orain ere, argia ikusi zuenetik mende bat baino gehiago igaro den honetan, hor dirau, uharte baten gisan, baina baita itsasargi baten trazarekin ere. "Spoon River Antologia" poema liburua da Lee Masters XX. mendeko AEBetako literaturaren gailur kritiko eta komertzialera eraman zuen liburua -1915ean argitaratu zuten, eta urte berean hemeretzi edizio zituzten kaleratuak; 70 ziren 1940rako-, eta aurrenekoz edizio osatuan irakur daiteke orain euskaraz, Alain Lopez de Lacallek itzulia eta Balea Zuriak argitaratua. «Non dira Elmer, Herman, Bert, Tom eta Charley,/ non dira bihotz-eroria,/ beso-indartsua, pailazoa, edalea, liskarzalea?/ Denak lo daude, denak muinoan». Liburuko lehendabiziko poemak, Muinoa-k, izenez aurkezten ditu gerora etorriko diren poemen protagonistetako gutxi batzuk. Spoon River herrixkako muinoan dagoen hilerriko biztanleak dira guztiak, eta, epigrama banaren bitartez, beren barne historiari begiratzen diote, ondoan dituzten hildakoekin harremanetan jarriz. Bizitza ezberdinak izan zituzten, baina hilerria partekatzen dute orain: «Bat sukarrak jota zendu zen,/ bat meategian erreta,/ bat liskar erdian jota hil zuten,/ bat kartzelan geratu zitzaigun betiko,/ bat zubi batetik erorita,/ emazte eta seme-alabentzako lanean./ Denak lo daude, denak muinoan lo eta lo, muinoan lo». [Berria egunkaritik] |
---|---|
Jatorrizko izenburua: | Spoon River |
Bibliografia-oharra, etab.: | Aurkibidea: 331.-334. or. |
Deskribapen fisikoa: | 334 or. ; 21 cm |
ISBN: | 978-84-123795-9-4 |