Suite frantsesa / Irène Némirovsky ; itzulpena, Joxe Mari Berasategi ("Ekaitza ekainean"), Mikel Garmendia ("Dolce"), Joxe Antonio Sarasola ("Hitzaurrea", "oharra" eta "hitzatzea"), Joxan Elosegi ("eranskina") ; edizioa, Aritz Galarraga
Ohiz kanpoko nobela da Suite frantsesa, ohiz kanpoko egoeran idatzia. Maisuki erakusten du xx. mende erdi aldeko Europaren tragedia. Nobelak alderdi autobiografiko ukaezina du, eta alemaniarrak Parisen sartzeko bezperetan hasten da, kezka giro betean. Lehen bonbak lehertzen direlarik, milaka familia irteten da bideetara, autoz, bizikletaz edo oinez. Némirovskyk hor erakusten du maisutasuna, giro hori deskribatzen. Eszenak dira hunkigarriak batzuk, isekagarriak beste batzuk bidean bata bestearen atzetik irakurtzen ditugunak. Alemanek Frantzia hartu ahala behera dator ordu arte nagusi zen ordena. Gorrotoak pizten dira, baina baita maitasun historia ezkutuak eta kolaborazionismorik lotsagarriena ere. Bidea galdu duen herri bati atera zion argazkia Némirovskyk. Okupazio garaiari buruz idatzi den fikzio lanik egiantzekoena. Argitasunez idatzia, sentimentalismorik gabe, bere borreroen eskuetan jarri zuen gizartea ulertu nahian idatzia. Eleberriaren sorrera aztertzen duen aurkezpen bikain batekin aberastuta, Suite frantsesaren bertsio berri honek, garratzago eta zirraragarriagoa, eleberrigile gupidagabe eta zorrotza erakusten du, gizakiaren ahuleziak atzematen trebea, eta haren jokabide okerrenen lekuko eta, aldi berean, fede-emailea.
Zerrenda: