Odolaren sua / Irène Némirovsky ; itzultzailea, Joxe Antonio Sarasola
Eleberri hau garaiko argitaratzailearen paperen artean galduta zegoen eta XXI. mende honetan argitaratu da lehen aldiz. Kontakizun intimista eta hunkigarria da Odolaren sua. Baserri giroko Frantziako herri txiki batean gertatzen da dena, 30eko urteen hasieran. Silvio narratzaileak dirutza gastatu du munduan zeharkako bere ibilaldietan. Hirurogei urterekin eta familiaren kargarik gabe, patxada ederrean Frantziako txoko horretan giza kondizioaren behatzaile izatea tokatzen zaiola ematen du. Halako batean, ordea, patxada hori trakestu egiten da, herrian heriotza lazgarri bat gertatzen baita. Gizarte itxi eta hieratiko hori urratzen hasten da eta iraganeko sekretuak hasten dira azaleratzen, odolaren suak, gaztetasunaren grinak, bizitza hankaz goratu dezakeela demostratzeraino. Aitortza bat bestearen atzetik dator, azken sorpresak erabat aztoratuta uzten gaituen arte.
Zerrenda: