Azala
Liburua Eskuragarri

Munduaren aurrean harritzen [irakaslearentzako gidaliburua] : Kio eta Gus / Matthew Lipman ; [testu egokitzapena eta zaintza, Miren Camison ; ilustrazioak, diseinua eta maketazioa, Txema Gartzia Urbina ; euskaratzea, Leire Urkizu ; gidaritza eta koordinazioa, Arizmendi Koop. E.]

2022an Filosofia Faktoriak, Arizmendi Kooperatibarekin elkarlanean, KIO ETA GUS haurrentzako eleberri filosofikoa eta MUNDUAREN AURREAN HARRITZEN irakaslearentzako gidaliburua egokitu, euskaratu eta argitaratu du. Naturaren Filosofia lantzen duten liburuak dira eta Lehen Hezkuntzako 2. ziklorako zuzenduta daude. Matthew Lipmanek sortutako Haurrentzako Filosofiako ikasmaterial klasiko hau, IAPC Curriculumaren parte da. (IAPC: Insitute for de Advancement of Philosophy for Children). "Munduaren aurrean harritzen" irakaslearentzako gidaliburua, "Kio eta Gus" eleberri filosofikoa lantzeko material osagarria da. 8-10 urte bitarteko haurren pentsamendu kritikoa eta sortzailea ikasgelan sustatzeko metodologia filosofikoa eta pedagogia dialogikoa erabiltzen ditu. Eleberriko haurrek bizi dituzten udako oporretako abenturak abiapuntua izanda, irakaslearentzako gida honek elementu teorikoak eta ariketa filosofiko praktikoak eskaintzen dizkizu, eleberriak planteatzen dituen gai ugariak ikasgelan lantzeko eta ikasleengan gogoeta filosofikoa eragiteko. Gai horien artean: ekologia, animaliak, zentzumenak, edertasuna, egia, gerra, artea eta falazia logikoak aurkituko dituzu, besteak beste. 1986an Matthew Lipmanek eta Ann Margaret Sharpek sortutako "Wondering at the World" gidaliburua esku artean euskaratua eta egokituta daukazu. Miren Camison-ek Artearen bidez pentsatzen egindako eranskin berriaren proposamenarekin batera

Zerrenda:
Egile nagusia: Lipman, Matthew (1923-2010)
Erakunde egilea: Arizmendi Ikastola
Egilea(k): Urkizu, Leire ; Camison, Miren ; Gartzia Urbina, Txema
Argitaratua: [S.l.] : Arizmendi Koop. E. :, Filosofia Faktoria, 2021
Edizioa: 1. ed.
Generoa / Forma: Curriculumeko baliabideak
Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus haur filosofiako ikasmaterialen aurkezpen-bideoa
Adina / Maila: 8-10 urteko haurrentzat (gorria)
Lehen Hezkuntza, 2. zikloa

Lehen Hezkuntza Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23010047