Azala
Liburua Eskuragarri

Kiratsa / [testua] Eider Adeletx ; [irudiak] Iban Illarramendi

"Kiratsa" album ilustratuak Ñimi kukuso edo arkakuso baten abenturak ditu ardatz eta usain onei eta txarrei buruzko gogoeta plazaratzen digu: zer den usain, zer lurrin, zer kirats… Kukusoa Pantxi txakur dotorearengana iritsi da eta biak, triska, zapart eta jauzi, usain bila abiatuko dira. Testua ezin egokiagoa da album baterako: laburra, errimaduna, aberatsa eta onomatopeietan oinarritua. Ezin aproposagoa errezitatzeko eta dibertitzeko. Ilustrazioak dotoreak dira, sofistikatuak —hainbat oihartzun eskaintzen dute, hala nola René Magritteren zeruenak— eta, batez ere oso narratiboak eta musikaltasunez beteak. Testuaren eta ilustrazioen arteko uztarketa goi mailakoa da eta esan daiteke idazle-ilustratzaileek album, ilustratu, jostagarria eta harmonikoa lortu dutela, irakurleentzako benetako oparia, behin eta berriro irakurtzeko eta usaintzeko gogoa emanen duena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Eider Adeletx
Beste egile batzuk: Illarramendi, Iban
Argitaratua: Arre : Pamiela, 2022
Edizioa: 1. argit.
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Adina / Maila: 4 urtetik aurrera (urdina)

Internet


Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Album ilustratuak AI ADE kir Eskuragarri  Eskatu IRALE22120060
Album ilustratuak AI ADE kir Eskuragarri  Eskatu EK22120049