Azala
Liburua Eskuragarri

Din dilin dan : jolas, poemak, kantak, formulak, konjuruak, errituak / [testua] Pello Añorga ; [ilustrazioak, Maite Rosende]

"Din-dilin-dan" euskal ahozko tradiziotik jasotako formulez, kantez eta poesia ludiko-koralez osatuta dago eta, horretaz gain, Pello Añorgak berak sorturiko piezez eta jolasteko poematxoez: hala nola elkar ukitzeko, kilimak egiteko, kulunkatzeko, trostan aritzeko, lo egiteko, esnatzeko, bazkaltzeko, bedeinkatzeko, konjuratzeko, izakiekin hitz egiteko, egun bereziak partekatzeko eta abarretarako. Finean, liburu hau oso haur txikiekin errezitatzeko eta jolasteko da, harremana zein lotura afektiboa indartu dadin helduen eta haurren artean, ahozko komunikazioa sendotuz gainera. Horregatik, guztiz gomendagarria izan daiteke haur txikiak (0-7 urte) dituzten gurasoentzat, eta, noski, haur-eskoletan zein Haur Hezkuntzan dabiltzan hezitzaileentzat. Gizakiari senak agintzen dio haurra nola babestu, elikatu eta estimulatu osasuntsu hazteko: ukimenak eta ferekak, kulunkak eta bitar erritmoak, eta, oro har, haren gorputzarekiko jolasak nahiz helduen ahotsaren erabilerak. Aldi berean, senak erakusten dio gizakiari zein duen erritmo sentitua: bitar erritmo eten gabea, bihotz-taupada, arnasa... eta horixe da herri-poematxoen erritmoa kultura guztietan. Horregatik, haur poesia, jolasak eta kantuak esamolde egokiak dira haurraren ikasbidean. Izan ere, haurrari eskaintzen diote, haren neurrira zein ulermenera, mendez mende, hizkuntzak sortu dituen oinarrizko egiturak: hizkuntzaren taupada ezkutua, berezko intonazioa eta jatorrizko erritmoa… Haur poesiaren berezko erritmoa eta errepika...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Añorga, Pello
Beste egile batzuk: Rosende, Maite
Argitaratua: Berriozar : Denonartean, L.G. 2022
Bilduma: EIMA 1 (2022ko deialdia)
Gaia
Generoa / Forma Haur eta Gazteentzako Literatura
EIMAk onetsitako materialak
Interneteko baliabidea
Bideo didaktikoak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus bideoak
Ikus hatzekin jolasten "pito" bideoa
Adina / Maila: 0-7 urte (urdina)
Haur Hezkuntza

Internet

Argitaletxearen webgunea
Ikus bideoak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Haur eta gazteentzako poesia P AÑO din Mailegatua EK22110041
Haur eta gazteentzako poesia P AÑO din Eskuragarri  Eskatu EK22110040
Haur eta gazteentzako poesia P AÑO din Eskuragarri  Eskatu IRALE22060049
Haur eta gazteentzako poesia P AÑO din Mailegatua EK22060045