%0 Book %A Añorga, Pello %E Rosende, Maite %I Denonartean %D 2022 %C Berriozar %B EIMA 1 (2022ko deialdia) %@ 978-84-17940-92-8 %T Din dilin dan : jolas, poemak, kantak, formulak, konjuruak, errituak / [testua] Pello Añorga ; [ilustrazioak, Maite Rosende] %U https://www.denonarteanargitaletxea.eus/katalogoa/p/din-dilin-dan %U https://www.denonarteanargitaletxea.eus/dindilindan %U https://youtu.be/-VG2iJZoml8 %X "Din-dilin-dan" euskal ahozko tradiziotik jasotako formulez, kantez eta poesia ludiko-koralez osatuta dago eta, horretaz gain, Pello Añorgak berak sorturiko piezez eta jolasteko poematxoez: hala nola elkar ukitzeko, kilimak egiteko, kulunkatzeko, trostan aritzeko, lo egiteko, esnatzeko, bazkaltzeko, bedeinkatzeko, konjuratzeko, izakiekin hitz egiteko, egun bereziak partekatzeko eta abarretarako. Finean, liburu hau oso haur txikiekin errezitatzeko eta jolasteko da, harremana zein lotura afektiboa indartu dadin helduen eta haurren artean, ahozko komunikazioa sendotuz gainera. Horregatik, guztiz gomendagarria izan daiteke haur txikiak (0-7 urte) dituzten gurasoentzat, eta, noski, haur-eskoletan zein Haur Hezkuntzan dabiltzan hezitzaileentzat. Gizakiari senak agintzen dio haurra nola babestu, elikatu eta estimulatu osasuntsu hazteko: ukimenak eta ferekak, kulunkak eta bitar erritmoak, eta, oro har, haren gorputzarekiko jolasak nahiz helduen ahotsaren erabilerak. Aldi berean, senak erakusten dio gizakiari zein duen erritmo sentitua: bitar erritmo eten gabea, bihotz-taupada, arnasa... eta horixe da herri-poematxoen erritmoa kultura guztietan. Horregatik, haur poesia, jolasak eta kantuak esamolde egokiak dira haurraren ikasbidean. Izan ere, haurrari eskaintzen diote, haren neurrira zein ulermenera, mendez mende, hizkuntzak sortu dituen oinarrizko egiturak: hizkuntzaren taupada ezkutua, berezko intonazioa eta jatorrizko erritmoa... Haur poesiaren berezko erritmoa eta errepikapenak lagungarri apartak gertatuko zaizkio ikasbidean, eta haur jaio berriari oinarri seguru eta sendoa eskainiko diote. Azalean eta azken orrian agertzen den QR kodigoa eskaneatuta, ikus-entzungai izango dituzue liburu honetako pieza guztiak. Liburu honek lagungarria eta didaktikoa egiteko, Pello Añorgak 174 haur poesia, jolasak eta kantuekin batera,174 bideo igorri ditu internetera, horrela, interneten gure ahozko tradizioaren aztarna utziko dugu.