Azala
Liburua Eskuragarri

Hiltzaileak [Interneteko baliabidea] / Martín Ugalde

60.ean argitaratu zituen ipui hauek Martin ugaldek Venezuelan, eta 25 urte beranduago Erein-ekin Euskal Herrian. Bigarren argitarapen honetan, lehen gipuzkeraz zeudenak batura pasa dira. ipuiak bost dira, neurri laburrekoak denak. "Gizerailtza" deritzanean, gerra garaiko fusilamenduak dauzkagu protagonista. Andoaingo abertzale ondradu bat atera egiten dute etxetik kamioiean afusilatzera eramateko. Idazleak kontatzen diguna prozesua da. "Alperra" izenekoan, tren batean guardiazibil bi sartzen dira jendeari dagozkion eserlekuak hartuz. Zenbait gorabeheraren ondoren detenitu egiten dute gizon bat, baina herriak ez die utziko. "Arrak eta emeak" izenekoan, aitona batek guardiazibilei erakusten dien ausardia eta argitasuna kontatzen zaigu. "Xabaleren hazia", Donostiara Bergaratik torturatzera dakarten gazte baten pasadizoa da. Besteak saltzeko beldurrez, zerbait egin behar duela erabakitzen du, inoren izenik ez aitatzearren Donostiako estazioan bere burua trenera boteaz. Azkena, "Zeletaka" izenekoa dugu, herri ttiki batean, salatari bat dagoen susmoa dute abertzale batzuk, eta bera harrapatzearren guardiazibillaren koartelaren aurrean geratzen dira zain. Ipui guztiei darien etsipen usaiaz gain, egileak une larriak deskribitzeko duen gaitasuna aipa liteke.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ugalde, Martin (1921-2004)
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 1985
Bilduma: Literatura (Erein) ; 25
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (jakin.eus)