Azala
Liburua Eskuragarri

Mantal urdina / Martín Ugalde

6 ipuin dira Martin Ugaldek dakartzanak. Honez gero bete tokitan esan den bezala, zahartzaroaz dihardute, seitik bostek behinepein. aurrenekoan, errege gauak amona zahar batengan duen misterioa ematen zaigu aditzera, senarra hila zaio atsoari eta bakardadea apurtzeko lehen aipatutako gaua du jolasgarri. Zahartzaroaz ez diharduen (hein nagusi batez behintzat) bakarra dugu bigarren ipuina. Olertia maite duen umea hazten doa pixkanaka eta ezkondu ta gero zuhaitz batean bizitzeko irrika sartzen zaio. Falta diren lau ipuinetan ere zahartzaroa dugu mintzagai. Bakardadea uxatzearren Pasai San Pedroko kaietik pasian dabilen polizia erretiratua, ia ezertarako balio ez duela iragartzen dion mantal urdina jantzi nahi ez duen aitona zaharrarena, elizako kontuak txukuntzen urtetan aritutako emakumea apez berriak erotzat nola hartzen duen bere seme auzoko emakumeak salatuta poliziak nola daraman ikusten duen aita zaharrarena... Martin Ugalde ipuigile zaharra dugu, ehundaka egina, eta zahartzaroaren bakardadea iragarri digu ipuin hauetan, batzutan benetazko dramatismo gordinez.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ugalde, Martin (1921-2004)
Argitaratua: Donostia : Erein, L.G. 1984
Bilduma: Literatura (Erein) ; 12
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (jakin.eus)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N UGA man Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21110170
Narratiba (Helduentzat) N UGA man Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21110153