Azala
Liburua Eskuragarri

Kartzelako gutunak / Antonio Gramsci ; itzulpena, Ekaitz Sirvent

«7an iritsi nintzen Usticara eta 8an jaso nuen 3ko zure gutuna. Beste eskutitz batzuetan deskribatuko dizkizut bidaiako inpresio guztiak, nire buruan oroitzapenak eta zirrarak ordenatzen direnean, eta nekeetatik eta lo galduetatik atseden hartzen dudanean. Bidaia-egoera bereziak aparte utzita —ulertuko duzu ez dela oso erosoa gizon sendo batentzat ere tren espres batean orduak eta orduak ematea, ezta ontzi batean bilurrak ipinita eta burkideen eskumuturretara lotzen zaituzten kate bati lotuta egotea ere—; bidaia bera oso interesgarria eta aberatsa izan zen, era askotako arrazoiengatik, batzuk Shakespearen duinak eta beste batzuk jostirudizkoak. Ez dakit gai izango naizen, adibidez, Napolitik honanzko bidaian gertatu zen pasadizo bat, izaki zoologiko fantasmagorikoz gainezka zegoen egundoko kamarote batean gertatua, gogoratzeko. Uste dut Hamleten ehorzlearen agerraldia baizik ezin pareka daitekeela harekin». Antonio Gramsci, Kartzelako gutunak «Gramsciren 'intelektualak' zentzu zabala du. Langilea ere intelektual da, bizitzaren eta lanaren ikuskera intelektual bat errepresentatzen duena, intelektualaren funtzioaz ez jardun arren gizartean. Leninen aldean, esate baterako, Gramsciren azterketetan atentzioa ematen du gizarteak beti gordetzen duen batasunak. Ez dira ikusten, proletalgoa hemen, laborariak han, hor intelektualak, etab., molekularki pikatuta gizartea. Harreman sare bizi bat da gizartea, Alderditar guztiak dira, batez ere, intelektualak, edozein langile bai...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Gramsci, Antonio (1891-1937)
Beste egile batzuk: Sirvent, Ekaitz
Argitaratua: Iruñea : Katakrak Liburuak, 2021
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Saiakera (Katakrak)
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea