Azala
Liburua Eskuragarri

Olerki galduak : recuperación de un poeta olvidado / Antonio Arruti ; edizio-prestaketa eta biografia, Joseba Intxausti ; epilogo kritikoa, Joxe Azurmendi ; olerki-bilketa eta berridazketa, J. Etxeberria, K. Zubizarreta, J. Letona

"Olerki galduak" deritzan idazlan-sorta hau Antonio Arruti (1882-1919) olerkari zarauztarrena da, eta 1908-1919 urteetan sortutako poesiak biltzen ditu. Zaragoza, Bilbo, Donostia eta Tolosan sariztatua izan zen Antonio Arruti frantziskotarra, lehenengo erdaraz eta gero euskaraz ere bai, behin eta berriz. Haren lanak, ordea, guztiz sakabanatuta egon dira gaur arte: Sevilla eta Barcelona-tik La Habana-raino erdarazkoak, eta Euskal Herriko aldizkarietan gero, euskarazkoak. Mutil koskor zela umezurtz gertatu zen Zumaiko Oikian, eta ia itsu bihurtu, gazterik. 1918ko gripe espainolak jota hil zen, Tolosan (1919), 36 urte zituelarik. Gizon ikasia eta hainbatz hizkuntzaren jabe, lehenengo erdal urtealdi baten ondoren, euskarara itzuli zen osorik, eta 1916tik aurrera hizkuntza horretan bakarrik argitara eman zuen bere poesia, erlijiosoa eta soziala. Joseba Intxausti historialariak prestatu du honako Arrutiren biografia landua. Joxe Azurmendi kritikari eta filosofoak idatzi du solasondo kritikoa, Arrutiri dagokion leku historikoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Arruti, antonio (1882-1919)
Egilea(k): Intxausti, Joseba (1936-2023) ; Azurmendi, Joxe (1941-)
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean, L.G. 1998
Gaia:
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Biografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Poesia (Helduentzat) P ARR ole Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21100146