Azala
Liburua Eskuragarri

Higadura isila / Begoña Pérez de Eulate González ... [et al.]

Jaurlaritzak autogobernuaren «higadura» bildu du liburu batean. Txosten juridikoen bidez aztertu dute Espainiako Gobernuak «Euskal Autonomia Erkidegoaren ahalmen esklusiboak ingeniaritza juridikoko bide desberdinen bidez» nola «hustu» dituen. «Aldebiko» harremanen bidez Gernikako Estatutua betetzearen alde egin du Garamendik. Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoaren autogobernua nola «higatu» duen bildu du Eusko Jaurlaritzak 700 orritik gorako liburu juridiko batean. Higadura isila jarri diote izena, eta, hain justu, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu du halakoa izan dela azken urteotan autogobernuaren hondatzea: «Isila, etengabea, eta, batez ere, oso kaltegarria erakundeen eta euskal gizarte osoaren interesentzat». Nabarmendu duenez, izan ere, autogobernua da «ongizatearen alde» egiteko «tresnarik eraginkorrena» eta «hurbiltasunaren bermea». Liburuan txosten juridikoen bidez aztertu dute «higadura» hori nola gertatu den, eta zehaztu dute hiru bidetatik ekin diola Espainiako Gobernuak EAEko autogobernua kaltetzeari, «teknika juridiko eta politikoen» bidez: «Horietako bat da estatuaren zeharkako eskumen tituluak eskatzea eta aplikatzea, autonomia erkidegoen eskumen esklusiboko gaiei buruzko legeak egiteko. Beste bide bat da salbuespenezko arrazoietara jotzea konstituzioak estatuari gordetzen ez dizkion funtzio betearazleak esleitzeko». Hirugarren bidea, azaldu duenez, «estatuaren gastu boterea eskumen autonomikoko polit...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egilea(k): Perez de Eulate González, Begoña ; Blasco Altuna, José Andrés ; Larburu Aizpurua, Luken ; Moreno García, Javier ; Nikolas Ezkurdia, Zelai ; Rousse Arroita, Luis María
Argitaratua: Oñati : Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea, L.G. 2021
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 342.25(460.15) hig Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21090389