Hizkuntza-ebaluazioko terminoen glosategia / ALTEko partaideek prestatua ; [koordinatzailea, Michael Milanovic ; euskarazko bertsioa, Ibon Olaziregi]
Hizkuntza Ebaluazioko Terminoen Glosategi Eleaniztuna ALTE elkarteko partaideek garatu zuten hasieratik, Europako Batzordearen LINGUA programako diru-laguntzarekin (94-09/1801/UK-III). ALTEko partaideek honelako glosategi bat egiteko premia nabaritu zuten. Izan ere, ALTEn parte hartzen dutenak hainbat hizkuntzatan mintzatzen dira, eta hizkuntza-ebaluazioaz hitz egiteko orduan terminologia-zailtasunak era baziren. Glosategia, jakina, ez da ALTE partaideentzat bakarrik: hizkuntzazko azterketagintzan eta ebaluazioan nolabait sartuta dagoen edonorentzat da erabilgarri. Jatorrizko glosategiaren sarrerak hamar hizkuntzatan eman ziren: katalana, daniera, nederlandera, ingelesa, frantsesa, alemana, irlandera, italiera, portugesa eta espainiera. ALTEko partaideek beste hizkuntza batzuetara ere itzuli izan dute glosategia. Esaterako, ingelesezko , polonierazko eta eslovenierazko bertsio bat egin zen, "TiPS Development Programme for Testing in Polish and Slovene" egitasmoaren barnean (Socrates Lingua 2 egitamo bat). Era berean, ALTEko partaide-talde batek beste bertsio bat egin zuen 2003an estoniera, hungariera, letoniera eta lituaniera barne hartuta, Socratesen diru-laguntzaz aurrera eramandako "Devprothell" proiektuan. Orain, Eusko Jaurlaritzaren eskutik euskarazko bertsio honek ikusten du argia.
Egile korporatiboa(k): | ; ; |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
Vitoria-Gasteiz
: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia,
2007
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Euskara Zerbitzua. Glotodidaktika-lanak (Hezkuntza Saila)
; 71 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Hiztegiak, entziklopediak eta atlasak |
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea Ikus liburuaren bertsio digitala (EIMA Katalogoa) |
Sinopsia: | Hizkuntza Ebaluazioko Terminoen Glosategi Eleaniztuna ALTE elkarteko partaideek garatu zuten hasieratik, Europako Batzordearen LINGUA programako diru-laguntzarekin (94-09/1801/UK-III). ALTEko partaideek honelako glosategi bat egiteko premia nabaritu zuten. Izan ere, ALTEn parte hartzen dutenak hainbat hizkuntzatan mintzatzen dira, eta hizkuntza-ebaluazioaz hitz egiteko orduan terminologia-zailtasunak era baziren. Glosategia, jakina, ez da ALTE partaideentzat bakarrik: hizkuntzazko azterketagintzan eta ebaluazioan nolabait sartuta dagoen edonorentzat da erabilgarri. Jatorrizko glosategiaren sarrerak hamar hizkuntzatan eman ziren: katalana, daniera, nederlandera, ingelesa, frantsesa, alemana, irlandera, italiera, portugesa eta espainiera. ALTEko partaideek beste hizkuntza batzuetara ere itzuli izan dute glosategia. Esaterako, ingelesezko , polonierazko eta eslovenierazko bertsio bat egin zen, "TiPS Development Programme for Testing in Polish and Slovene" egitasmoaren barnean (Socrates Lingua 2 egitamo bat). Era berean, ALTEko partaide-talde batek beste bertsio bat egin zuen 2003an estoniera, hungariera, letoniera eta lituaniera barne hartuta, Socratesen diru-laguntzaz aurrera eramandako "Devprothell" proiektuan. Orain, Eusko Jaurlaritzaren eskutik euskarazko bertsio honek ikusten du argia. |
---|---|
Jatorrizko izenburua: | Multilingual glossaryof language testing terms |
Deskribapen fisikoa: | 128 or. ; 24 cm |
ISBN: | 978-84-457-2447-7 |