Azala
Audioa Eskuragarri

Berdabioko atea [Interneteko baliabidea - Audioa] / [ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak ekoitzitako lana ; zuzendaritza, dokumentazioa eta gidoia, Beñat Hach Embarek (ZuZeu) ; bikoizketa zuzendaritza, Xabier Alkiza (BIEUSE) ; grabaketa, edizioa, giroak, musika eta nahasketak, Iñigo Etxarri (In Estudioa)]

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia. Gaur entzungo duzuna lehen pieza da, Mikel Laboak ezagun egin zuen ‘Goizuetan’ abestiaren atzean ezkutatzen den krimena kontatzen duena. Berdabio lapurraren eta Trabuko traidorearen artekoa, alegia. Hemendik aurrera ostegunero podcast berri bat zabalduko dugu. Serieak zortzi kapitulu izango ditu. Harpidetu eta entzun zure audio plataforman! Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakatu play… eta gozatu.

Zerrenda:
Egile korporatiboa: ZuZeu Podcast ; Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea (BIEUSE)
Beste egile batzuk: Embarek, Beñat Hach ; Alkiza, Xabier ; Etxarri, Iñigo
Argitaratua: [Donostia] : ZuZeu, 2019
Bilduma: Euskal gaizkileak (ZuZeu Podcast) ; 1
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Audioak
Podcastak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera

Internet

Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak INTERNETEKO BALIABIDEA EK20110164