Azala
Audioa Eskuragarri

Beizamako krimena [Interneteko baliabidea - Audioa] / [ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak ekoitzitako lana ; zuzendaritza, dokumentazioa eta gidoia, Beñat Hach Embarek (ZuZeu) ; bikoizketa zuzendaritza, Xabier Alkiza (BIEUSE) ; grabaketa, edizioa, giroak, musika eta nahasketak, Iñigo Etxarri (In Estudioa)]

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko, eta Beñat Hach Embarekek hartu zion lekukoa ondoren. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, atzetik daukaten abestia. Martina, Arantxa eta Imanol afaltzera elkartu dira, Martinaren etxean, Korosagasti baserritik gertu. Duela 90 urte baino gehiago gertatutakoaz hizketan hasi dira, baina ez dira ados jartzen, eta bakoitzak bere bertsioa kontatuko du. Suspentsea, zalantza, konspirazioa... Behintzat ados daude abiapuntuari dagokionean: "1926ko azaroaren 14a da. Jazinta Odriozola Tolosan bizi da neskame, eta Zeru-Txiki tabernan aritzen da zerbitzari. Igandetan jai ematen diote, eta beti bezala, bere familiaren etxera abiatu da, Beizamako Korosagasti baserrira, eguna amarekin eta ahizparekin pasatzeko asmoz. Ez da horrela izango... inoiz ez." Krimen honek ez zeukan kanturik... gaur arte. Joseba Tapia musikariak Patxi Erauskin "Erauskin Errotari" bertsolariak gaiaren bueltan idatzitako bertso sorta musikatu du, eta nola ez, pieza itzel bat sortu. Ilustrazioarako erabili dugun argazkia "Korosagasti" filmeko fotograma bat da. Harpidetu Euskal Gaizkileak seriera eta entzun zure audio plataforman! Etzan. Itzaldu argiak. Igo bolumena, sakat...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile korporatiboa: ZuZeu Podcast ; Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea (BIEUSE)
Beste egile batzuk: Embarek, Beñat Hach ; Alkiza, Xabier ; Etxarri, Iñigo
Argitaratua: [Donostia] : ZuZeu, 2020
Bilduma: Euskal gaizkileak (ZuZeu Podcast) ; 6
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Audioak
Podcastak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera
 
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak INTERNETEKO BALIABIDEA EK20110157