Azala
Audioa Eskuragarri

Itsaso zikin bat [Interneteko baliabidea - Audioa] / [ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak ekoitzitako lana ; zuzendaritza, dokumentazioa eta gidoia, Beñat Hach Embarek (ZuZeu) ; bikoizketa zuzendaritza, Xabier Alkiza (BIEUSE) ; grabaketa, edizioa, giroak, musika eta nahasketak, Iñigo Etxarri (In Estudioa)]

Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat, gaizkile bat, ezagutuko duzu, eta berau gordetzen duen abestia. Pasa den astean estreinatu genuen seriea, "Berdabioko Atea" kapituluarekin. Gaurko atala Martin Larralderi buruzkoa da. Martin Larralde ezaguna egin da Euskal Herrian. Lehenik, gertatu zitzaionaren inguruko bertso jarriek bizirik iraun dutelako; jarraian, Piarres Lartzabalek berari buruzko antzezlan bat idatzi zuelako, "Bordaxuri"; segidan Pantxoa eta Peiok bertso horiek abestu dituztelako; eta baita ere Joseba Sarrionandiaren lumatik eta Ruper Ordorikaren eztarritik entzun dugulako bere izena. Azkeneko hau besterik entzun ez duten askok ez dakite Plumaieneko premuaren historia. Histori latza...

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): ZuZeu Podcast ; Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea (BIEUSE)
Egilea(k): Embarek, Beñat Hach ; Alkiza, Xabier ; Etxarri, Iñigo
Argitaratua: [Donostia] : ZuZeu, 2019
Bilduma: Euskal gaizkileak (ZuZeu Podcast) ; 2
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Audioak
Podcastak
Loturak: Entzun audioa
Joan Zuzeuko webgunera
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Soinu-grabazioak INTERNETEKO BALIABIDEA EK20110163