14 heriotzak [Interneteko baliabidea - Audioa] / [ZuZeu Podcast eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak ekoitzitako lana ; zuzendaritza, dokumentazioa eta gidoia, Beñat Hach Embarek (ZuZeu) ; bikoizketa zuzendaritza, Xabier Alkiza (BIEUSE) ; grabaketa, edizioa, giroak, musika eta nahasketak, Iñigo Etxarri (In)]
Gure herrian gertaturiko krimen ugarik abesten ditugun kantuetan gordeta biziraun dute, urte luzeetan zehar. Hasier Etxeberriak, horretaz jabetuta, artikulu serie bat hasi zuen duela ez asko, eta Beñat Hach Embarekek hartu zion lekukoa ondoren. Orain podcast bihurtu ditugu, Bikoiztaile Euskaldunen Elkartearekin elkarlanean. Kapitulu bakoitzean krimen bat eta gaizkile bat ezagutuko dituzu, eta horrekin batera, atzetik daukaten abestia. Gaur entzungo duzuna atal gordinenetakoa da, lehenik eta behin, hiltzailearen profila ezberdina delako. Atal guztietan izan dira hilketak, bai, baina bat edo bi, eta beti arrazoi zehatzen bat tarteko: dirua, maitasuna, boterea... Baina gaurko protagonista ezberdina da, psikologikoki erabat ezberdina, eta hona dakargun lehen serial killer-a dela esan genezake... 1801ean Joxe Larrañaga Juaristi izeneko haur bat jaio zen Mendaroko baserri batean. Inork ez zuen susmatzen orduan mundura etorri berri zen gisaseme hark 14 heriotza eragingo zituenik azken hatsa eman aurretik... Betiko fikzio dosiez aparte, podcastean entzungo dituzun datu eta informazio asko eta asko benetakoak dira, eta hori hala izatea Modesto eta Bertol Arrieta aita-semei eskertu nahi diegu. Entzuleren batek kasu honen inguruko informazioa balu, estimatuko genuke Arrietatarrekin kontaktuan jartzea, honako helbidean: hamalauheriotzena@gmail.com. "Hamalau heriotzak" da, seguru asko, gure hiltzaile kantuen arteko ezagunena, eta ederrenetakoa, ederrena ez bada. gure begi-...
Egile korporatiboa(k): | ; |
---|---|
Egilea(k): | ; ; |
Argitaratua: |
[Donostia] :
ZuZeu,
2020
|
Bilduma: |
Euskal gaizkileak (ZuZeu Podcast)
; 5 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Audioak Podcastak |
Loturak: |
Entzun audioa Joan Zuzeuko webgunera |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Soinu-grabazioak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK20110156 |