Ahuakatearekin egindako txokolatezko krema [Interneteko baliabidea - Webgunea - Erronka] / Amaia Castorenea
Nahiz eta ahuakatea lipidoz aberatsa izan, esan ohi dugu "gantz onak" dituela eta elikagai "osasungarria" dela. Honi buruz gehiago esplikatzen dizuet hemen atikulua... Arraroa iduritzen ahal zaizue ahuakate bat azkenburuko (postre / deserta) bati integratzea, baina jakin behar da berez ahaukatea Ertamerikatik datorren FRUITU bat dela. Bere izena « abuacatl » nahuatl hitzetik dator eta (pentsona sensibleak kontuz!!!) "barabil" esan nahi du ! Aztekek, organo horren forma zuela kontsideratzen zelako (iduritzen zaizue zuei??). Mexikoko goi lautadetatik datoren fruitu hau Europarren plateretan agertu da 1950 hamarkadan baizik. Garai horretan, luxuzko produktu bat bezala kontsideratua zen. Gaur egun, bere kontsumoa demokratizatu da. Osasunarentzat dituen onurak ez ditu gehiago frogatu behar (ikusi artikulua). Erretzen ez den postre bati integratuz geroz, gantz onak, bitaminak, mineralak eta et beharrezkoak diren antioxidatzaileak eskeintzen ditugu gure gorputzari. Ahuakatearen gustua oso diskretua da (pertsona batzuek ez dute ere ez sumatzen) eta fruitu honek testura krematsu eta leun bat emaiten dio txokolatezko kremari.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Lasarte-Oria
: Iametza interaktiboa S.L.
, 2019
|
Bilduma: |
Egingarriak (Iametza)
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Baliabide digitalak
Curriculumeko baliabideak EIMAk onetsitako materialak Eduki digital didaktikoak |
Loturak: |
Joan material honetara |
Adina / Maila: |
LMH, DBH |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lehen Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK20100515 |