Azala
Liburua Eskuragarri

Zapata-ren oihana / Iñigo Aranbarri

Chiapasen zaude liburua zabaldu orduko, zapatista oihanean. Bertako mapa eta irudiak dauzkazu, basoan eta lokatzetan galdu ez zaitezen. Eta berehala Marcos komandantearekin solas egingo duzu, bere poemak irakurriko. Tacho komandanteak kantuan egingo dizu kitarraren laguntzaz. Eta adiskide izango dituzu Trini, Moises eta Ramona zapatistak ere. Iñigo Aranbarri Chiapasko La Realidad-en izan zen iaz, EZLNk antolatutako Gizateriaren Alde eta Neoliberalismoaren kontrako Topaketetan. "XXI. mendeko duintasun indigenaren aurpegia" deskribatu digu idazleak. Hauxe duzu han bizi, entzun eta ikusitakoen kontakizun nobelatua: militarrak, indigenak, herriak, hizkuntzak, iraultza. Baina hori guztia baino gehiago ere bada "Zapataren oihana". Bilaketa da, berriro hil nahi ez dutenen mundu liluragarria: Pancho Villa, Emiliano Zapata, Superbarrio Gomez, Diego Rivera muralista, Francisco Javier Mina euskal herritarra...

Zerrenda:
Egile nagusia: Aranbarri, Iñigo
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Susa, 2000
Edizioa: 2. ed.
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 24
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ARA zap Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20090233