Azala
Liburua Eskuragarri

Zamaontzia / Iñigo Aranbarri

Askatu beharreko korapilo bat dauka Nereak. Kontu uher batzuk argitzeko premiarekin mintzo zaio bere aitari. Gaztetako oroitzapen eta gertakariak ekarri ditu gomutara, orain dela hamabost urtekoak... Zamaontzi bat agertu zen Abrako badian, kapitainak eta armadoreek abandonatua. Barruan hamalau marinel, etxetik oso urrun, krosko herdoilduan gatibu, SOS aldarrika, bertoko jendeak emandakotik bizi behar izan zutenak bolada batez. Akorduan dauka Nereak, aitite Mateo eta biak arrainetara irteten zirela motor-txikian, eta gero, debekatuta egon arren, ontzi misteriotsura hurbiltzen zirela, dei egiten ziotela eskifaia lander hari. Gogoratzen da Edwin marinel filipinarraz eta atoan endredatzen zaizkio zalantzak, samina, amorrua. Iñigo Aranbarriren hirugarren nobela da "Zamaontzia", kontakizun asaldagarri bat, non gatazkan sartzen diren abandonuaren atsekabea, laguntasunaren babesa, doilorkeriaren destaina.

Zerrenda:
Egile nagusia: Aranbarri, Iñigo
Argitaratua: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu ; Susa, L.G. 2011
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 90
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Interneteko baliabidea
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N ARA zam Eskuragarri  Maileguan eskatu 1020990