Txakur ingelesak / Lutxo Egia
Era ugari dago mundutik desagertzeko. Heriotza da drastikoena, eta horrexegatik beti lehenbizi aipatzen dena, ipuin bilduma honetan bezala. Gero datoz bestelakoak: kartzela, ihesa, ezkutatzea, bakardadea, alderrai ibiltzea, deitura eta itxura aldaketa, lausokeria, liluramenduzko amarrua. Eta agian lañoena: oharkabean igarotzea. Irakurri ahala desegin egiten diren biografietako hitzak eta itzalak dirudite Lutxo Egiaren kontakizunek. Lanbroaren antzera dena gerizatzen duen estiloak bustitzen du paisaia humano hau.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Zarautz : Iruñea : Larrabetzu :
Susa,
L.G. 2011
|
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 89 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N EGI txa | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20090207 |