Paperezko hegazkinak / Lutxo Egia
Taberna batean elkartu zen Gerra Zibileko kazetari ingeles ospetsuenaren bilobarekin. Emma. Pintak egonean zeuden artean. Almortzuaren ordua zen, desordua eta desordena. Gustura ziruditen bezeroek. Ez zioten elkarri deus ere esaten. Denek lepoa makurtzen zuten bakon zati baten bila eta denei errepidearen nekea nabaritzen zitzaien mugimendu dorpeetan. Londresko autobus-geltoki nagusia zegoen aurreko espaloian. Bidaiariak ziren bezero gehienak. Bidaiaria zen Galder ere. Bidaiari mutua edo mutuarazia. Espainiar edo italiarra. Oso dotore jantzita agertu zen neska ingelesa. Lanetik bide zetorren. Liverpool kalean zeukan bulegoa, eta han marra batek bereizten ditu dotore janzten direnak eta praka maiztuak janzten dituztenak. Janzkerak egiantzekotasuna ekarri gura zion topaketari. Behar zuen. Benedict Caponen biloba zen Emma. Gerra Zibileko kronikaririk garrantzitsuenaren biloba. Espainiako gerra hogeigarren mendeko gerrarik ankerrenetarikoa izaki. Emakume polita duk, neska beautiful.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Zarautz
: Susa
, 2002
|
Bilduma: |
Narratiba (Susa)
; 48 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N EGI pap | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK18020360 |