Maitte-maitte [Soinu-grabazioa] : negar eta barre, munduan urtebete / [moldaketak eta musika ekoizpena] Antxon Sarasua ; [testuarena] Miren Agur Meabe Plaza ; [ilustrazioak] Maite Mutuberria Larraioz
Disko-liburu honek haurra jaio eta urtebetera bitarteko bizipenak eta etxekoen sentimenduak eta emozioak jaso nahi ditu. Gure tradizioko kantu eta doinu aski ezagunak lehenengo bizipen horien soinu-banda izatea proposatzen dizuegu argitalpen honetan. Hamahiru kantek osatzen dute bilduma, Antxon Sarasuak zuzendutako musika talde batek gozoki jasoak, ezagunak haietako asko eta ez hain ezagunak beste batzuk, jatorrizko bertsioan zein doinu berrituan. Miren Agur Meabe idazleak hitzezko bizitza eman dio lanari, kantu bakoitzari, bere ekarpena eginez, eta Maite Mutuberriak ilustrazio ederrez jantzi du liburuxka, irakurketa berri bat proposatuz. Gurasoek, bestalde, haurraren hainbat informazioz osatu ahal izango dute liburuxkari sarrera ematen dion orrialdea, egunen batean, etxeko guztien oroigarri eta gozagarri izan dadin. Ekarpen eta sormen-lan honen guztiaren emaitza da Maitte-maitte izeneko disko-liburua.
Egile nagusia: | Sarasua, Antxon |
---|---|
Egilea(k): | Meabe, Miren Agur 1962-) ; Mutuberria, Maite |
Argitaratua: |
Donostia :
Elkar,
2017
|
Edizioa: | 1. argit. |
Generoa / Forma: |
Haurrentzako musika
|
Antzeko izenburuak
-
Lo lo maite / [egilea] Antxon Sarasua ; [abeslaria] Miren Fernandez
nork: Sarasua, Antxon
Argitaratua: (2011) -
Musua / Pirritx, Porrotx eta Marimotots ; Xabier Zabala, musika ; Leire Bilbao, hitzak eta kontukantuak ; irudiak, Maite Mutuberria
Argitaratua: (2018) -
Bizi dantza / Pirritx, Porrotx eta Marimotots ; [musika, Xabier Zabala ; testua, hitzak eta kantukontuak, Leire Bilbao ; irudiak, Maite Mutuberria]
Argitaratua: (2019) -
Urtebete itsasargian / Miren Agur Meabe
nork: Meabe, Miren Agur
Argitaratua: (2008) -
Amaren intxaurrak / Pirritx, Porrotx eta Marimotots ; [ilustrazioak eta diseinua, Maite Mutuberria ; testua, Julio Soto Ezkurdia]
nork: Mutuberria, Maite
Argitaratua: (2020)