Azala
Liburua Eskuragarri

Lur bat zure minari / Jose Luis Otamendi

Poesiaren lurretara heldutasunez datorkigun Jose Luis Otamendiren bostgarren poema liburua duzu hau: "Lur bat zure minari". Ez ordea, "lurra zure minari", orriotan biluztasuna zakarrez agertuko zaizun mina ez baituzu lur ematekoa, lurpean ehorztekoa. Minak ez du inoiz lurrik izan. Eta lurrik gabe gorputzik gabe ezin dela maitasunik bizi esatera datorren liburua duzu "Lur bat zure minari". Etsi ezineko deklarazioa, errea. Lurra: eusteko arma. Urari kendutako eremuak, polderrak: zapaldu beharreko bazter minak. Gordintasun ederrenetik eramango zaitu Otamendiren eskuak euskaltasunaren lur abandonatuetara, hondar arteko almitz horietara. Eta hain zuzen, bere ederragatik ez dizu soseguz irakurtzen utziko. Memoriaren zamaz zaude behartuta orube utziei aurre egitera. Min da ametsari, maitasunari lurra opatzea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Otamendi, Jose Luis
Argitaratua: Zarautz : Susa, 1995
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Poesia (Susa) ; 18
Generoa / Forma: Poesia
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)