Azala
Bideoa Eskuragarri

Zerutik sua dator! [Bideoa] / produkzio exekutiboa, Eduardo Barinaga, Begoña Ayarza ; gidoia eta zuzendaritza, Egoitz Rodriguez Olea ; errealizazioa, Joseba Butron, Paulo Amutxastegi, Iban Gonzalez ; Baleuko eta Itesa-ren ekoizpena

"Zerutik sua dator!" dokumentala Gerra Zibilean Bizkaiko herri ezberdinek jasan zituen bonbardaketa ugariei eta haien ondorioei buruzkoa da. Egoitz Rodriguezek zuzendutako lan honetan, bonbardaketak jasan dituzten pertsonen lekukotzak jasotzen dira. Esperientzia horiek bizi zituztenek egiten dute kontakizuna, lehenengo pertsonan, eta, haiekin batera, belaunaldi gazteagoko pertsona batzuk agertzen dira, bizipen horiek entzun eta bonbardaketan jasan zituzten protagonistak elkarrizketatzen dituztenak. Bonbardaketaren eragina jasan zuen herri bakoitzean, hiru belaunaldi elkartu dira: bonbardaketa jasan zutenak, kontatu zutenak eta ezagutu ez zutenak. Belaunaldien arteko topaketa horren bidez, gertatutakoaren ikuspuntu eta pertzepzioak trukatzen dira. Dokumentalak alde batera uzten ditu galdetegiak, gidoiak, off-eko ahotsak, historialariak... Gizartea bera da hitz egiten duena, abiazio faxistak bonbardatutako herrietako auzokideek hitz egiten baitute. Belaunaldi oso batek bizi izan zuen sentimendua islatu nahi duten film laburrak dira eta belaunaldi arteko topaketetan jasotako kontakizunetatik abiatuta eraikitako narrazio-hari batek lotzen ditu. Kontakizun horiek su baten berotasunaren babesean, bizirik mantendu nahi den kar baten babesean egin dira. Kar hori oroimenaren karra da.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Euskal Irrati Telebista ; Baleuko ; ITESA producciones ; Bizkaiko Foru Aldundia
Egilea(k): Rodriguez Olea, Egoitz (Gidoia, zuzendaritza) ; Barinaga, Eduardo (Produkzio exekutiboa) ; Ayarza, Begoña (Produkzio exekutiboa) ; Butroe, Joseba (Errealizazioa) ; Amutxastegi, Paulo (Errealizazioa) ; Gonzalez, Iban (Errealizazioa)
Argitaratua: [S.l.] : Baleuko : Itesa, 2012
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Dokumentalak
Loturak: Ikus dokumentala (EITB nahieran)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK20040204