Azala
Aldizkako argitalpena

Trantsizio ekosoziala helburu : ondo bizi, denok, muga biofisikoen barruan

Gaurko gizadiarentzat datu funtsezkoa da: giza bizitza baldintzatzen ari den eta zeharo baldintzatuko duen krisi ekologiko globala bizi dugu. Hobeto legoke esatea krisi "sozio-ekologikoa" edo "ekologiko-soziala", krisi horren iturburuan gizakion portaera baitago, eta etengabeko hazkundean oinarritutako gizarte produktibista/kontsumista. Antropozeno deitu zaio gure aro geologikoari, gizadiak biosferako prozesu oinarrizkoak aldatzeko indarra eskuratu baitu. Gure aroaz hausnartzean, honako biren artean bizi dugun talka biolentoa da seguruenera gatazkarik funtsezkoena: hazkunde etengabean oinarrituriko metabolismo sozioekonomikoa (ekonomia industrial kapitalistaren berezko bokazio espantsiboa) eta biosfera mugatua. Bizitza sostengatzeaz arduratzen diren sistemen aurka eraiki dugu eredu ekonomiko, politiko eta kulturala. Gizakion artean egundoko ezberdintasunak eragiteaz gain, garapen-eredu hegemonikoak Lurreko oreka ekologikoak eta oinarri biofisikoak hausten dihardu, eta horrek eraman gaitu gizadiaren historian sekula gertatu gabeko emergentzia egoerara. Hazkundearen mugak jadanik gainezkatuta, behartuta gaude energia eta material gutxiagorekin bizitzera etorkizunean, ongizatea birpentsatzera eta, labur esanda, sakon berrikustera bizierak eta gizarte antolamendua. Kolapso ekosoziala martxan da, galdera da zenbateraino mamitu ahal izango den trantsizio ordenatua, edo zenbateraino izango dugun erregresio demokratiko eta humanitarioz egindako beheraldi kaotikoa....

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Hegoa (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua)
Beste egile batzuk: Azkarraga-Etxagibel, Joseba
Argitaratua: Bilbo : Hegoa , 2017
Bilduma: Hegoak zabalduz
Gaia
Generoa / Forma Erreferentzia-materialak
Monografiak
Loturak: Ikusi materiala Hegoa-ren webgunean
Joan material honetara