Azala
Aldizkako argitalpena

Garapena eta iraunkortasuna : bilakaera, bateragarritasuna eta ikuspegiak

Bilakaera historikoari jarraikiz, garapena eta iraunkortasunaren arteko harremana aztertuko da, alegia, garapen/iraunkortasun binomioa Ekonomia alorretik nola ulertzen den. Ibilbide horretan, lehenik, pentsaera ekonomikoak iraunkortasunaren barneratu duen birpasatuko da. Jarraian, bai Meadows Txostenak bai Brundtland Txostenak egindako ekarpenak aztertuko dira, oro har, garapen-eredu ezberdinek iraunkortasunaren inguruan duten ikuspegia azalduz. Azkenik, egungo garapen-eredu globalaren iraunkortasunik eza aztertuko da Ipar-Hego dialektikaren testuinguruan, eta baita azpimarratu ere etorkizunera begira aurreikus daitekeen ohiko ikuspegiaren ibilbide-orria zein postgarapenaren alorrean kokatzen diren proposamen alternatiboak.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Hegoa (Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua)
Beste egile batzuk: Etxano Gandariasbeitia, Iker
Argitaratua: Bilbo : Hegoa , 2017
Bilduma: Hegoak zabalduz
Gaia
Generoa / Forma Erreferentzia-materialak
Monografiak
Loturak: Ikusi materiala Hegoa-ren webgunean
Joan material honetara