Azala
Liburua Eskuragarri

Mohamed eta parroko gorria [Interneteko baliabidea] / Martin Ugalde

Gazte marokoar bat da Mohamed, umezurtza eta koitadu samarra, Errepublika garaian Bilbora iristen dena, militarren kuartelak hornitzeko txerrikortan lan egitera. Eta horra non lehertzen den gerra, herri baten askatasuna zanpatu eta jende xehearen ametsak zapuztuko dituena. Mohamedek ez daki ezer politikaz: txerriak gobernatzen besterik ez daki, eta inguruko guztien aginduak zintzo betetzen: emaztearen esanak, militarren ordenak, don Eugenio erretorearen edo Begoñaren aholkuak... Guztiz noraezean sentitzen da Mohamed gaixoa, historiaren zurrunbiloak batera eta bestera erabilia, baina indar ezkutu horien aurka bere barrengo justizi senaz erantzungo du, gizaki babesgabeenari ere duintasun osoa zor zaiola frogatuz.

Zerrenda:
Egile nagusia: Ugalde, Martin (1921-2004)
Argitaratua: Donostia : Elkarlanean, L.G. 2000
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 206
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren bertsio digitala (jakin.eus)