Iñigo Aranbarri / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre
«Poesia hermetikoa» izeneko lelopean kokatu zituzten kritikoek Iñigo Aranbarriren lehen bi liburuak. Bere poesia ulergaitza zela, alegia. Egia esan, ez zaio erraza eginen bere lehen poemek eskaintzen duten edertasunean barrena abiatzea logika zehatz bat aurkitu nahirik dabilenari. Mitologia desberdinez elikatzen da sinboloa, aipu kulturalak anitzak dira, arte desberdinekiko erreferentzia ugari dakar, esangura berriz aberasten ditu hitzak... Honek guztiak testuaren indar konnotatiboa areagotzen du eta, beraz, irakurle adoretsua eskatzen du. Zailtasun hori, erran gabe doa, poetaren beraren hautu kontziente baten ondorioa da, poesia «pentsamendu logikoaren» etsaitzat hartu izan baitu beti, baita bere azken liburuko poemetan ere; zuhurtziaz haratagoko pentsamendua delako interesatzen zaio poesia, beste ezein jenerok eman ez dezakeen durduzatze ahalmena duelako. Gauzak adierazteko posibilitatea, ordea, planteamenduen ausardiak bezainbeste ematen du adierazpideen doitasunak poesia mota honetan. Hortxe dago, nahasketa orekatu horretan, arbitrarioa izan litekeenetik ekarpen berria egiterainoko aldea. Zenbait eskultoreren lanaren bilakaerak erakutsi ohi duen gordekoak argitaratzearen antzekoa izan da Iñigo Aranbarrik liburuz liburu poesian egin duen ibilbidea, hots, espazio itxi baten zabaltzea. Trinkotik harrora egin du, esaldi laburbildutik lerro luzeko perpausa lasaietara eraman gaitu, eta formulazio gotorretan eskaintzen zigun mezu kriptikoak poema ia-narratiboen itxura hartu du...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Zarautz :
Susa,
L.G. 2000
|
Bilduma: |
XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
|
Generoa / Forma: |
Poesia
Baliabide digitalak Helduentzako Literatura |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala (Susa) |