Azala
Bideoa Eskuragarri

EAE-ANV [DVD Bideoa] : 1930tik aurrera ezker abertzalea / gidoia eta zuzendaritza, Arritxu Santamaria ; irudiak, Mikel Zelestino

2008. urtean, Auzitegi Nazionalak EAE-ANV legez kanpo utzi zuen. Espainiako hedabideek sinestarazi nahi izan zuten Ezker Abertzaleak asmatutako "marka" berria zela, Batasunak hauteskundeetan parte hartu ahal izateko. Baina, bazenekien, Espainiako gobernuak legez kanpo uzten duen bigarren aldia dela? 1930ean sortutako alderdia dela? Euskal Herrirako sozialismoa proposatu zuen lehena eta orduko programa politikoak gaurkotasun harrigarria duela? "Frente Popular"-eko partaidea izan zela? Espainiako Errepublikako gobernuan ministro bat, orduko Eusko Jaurlaritzan nekazaritza sailburua eta hainbat zinegotzi eta alkatetza lortu zituela? Gerran lau batailoi osatu zituela eta ondoren makiekin borrokatu zela? Trantsizioan Herri Batasunaren sorreran parte hartu zuela?... Alegia, 1930tik Ezker Abertzalea izan dela?

Zerrenda:
Egilea(k): Santamaria, Arritxu ; Zelestino, Mikel
Argitaratua: [S.l.] : Eguzki bideoak , 2012
Gaia:
Generoa / Forma: Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak 329.17 eae Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17110045