Azala
Liburua Eskuragarri

Mendebaleko euskara / Koldo Zuazo ; mapak, Nahia Grande

Euskalkien deskribapen orokorra eta sailkapen berri bat proposatu ondoren, eta hainbat lekutako hizkera bereziak ikertu eta gero, euskalki nagusien azterketa xeheari ekin dio orain Koldo Zuazok, Mendebaleko euskaratik hasita. Mendebalekoa euskalkirik handiena izan da, eremu zabala hartzen duena eta, gainerako euskalkien artean, nortasun indartsu eta bereziduna. Bizkaiera deitu izan zaio, Bizkai osoa hartzen duelako, baina, egileak frogatzen duen legez, Gasteiz aldean izango luke jatorria, duela 1000 urte inguru, eta bere eragin esparrua Gipuzkoako Goierri, Urola eta Nafarroako Burundara ere iristen da. Liburuaren lehen parteak, mendebaleko euskalkiaren bereizgarriak emateaz gain, barnean hartzen dituen azpieuskalkiak eta hizkerak ere zehazten ditu, baita horietako bakoitzaren ezaugarriak xehetasunez aletu ere. Bigarrenean, berriz, hiztegi zabal bat dator, 678 sarreraz eta 54 azpisarreraz osatua; gainera, berba bakoitzaren hedadura eta mugak ahalik eta zorrotzen zehaztu dira, zein herri eta eskualdetan erabiltzen den adieraziz. Bestalde, liburuaren osagai ezinbestekoa dira bertan ageri diren ia 100 mapak, beste horrenbeste hizkuntz ezaugarri edo hitzen hedaduraren berri ematen digutenak modu guztik grafikoan.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zuazo, Koldo
Egilea(k): Grande, Nahia
Argitaratua: Donostia : Elkar , L.G. 2017
Bilduma: Eztabaida (Elkar) ; 34
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
R600 Euskararen Historia [R600] 821.361'282 ZUA men Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE18030427
R600 Historia [R600]821.361'282 ZUA men Mailegaezina IRALE17100154
Monografia 811.361'282 ZUA men Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17100124