Euskalkiak / Koldo Zuazo
Gaur egungo euskara ezagutze aldera urrats esanguratsua egin du Koldo Zuazok liburu honetan. Lehendik ere erakutsiak zituen euskalkiak eta eremu supradialektalak hobeto zehaztu ditu, baina, horretaz gainera, azpieuskalkiak ere aurkeztu ditu. Hamaika dira guztira eta lehen aldiz azaltzen dira. Hamasei hizkera berezi ere badaudela esaten du egileak eta horietako sei erakusten ditu saio honetan: erdialdeko euskalkian eta euskara nafar-lapurtarrean bereizten dituenak. Baina gaur egungo euskara erakustearekin batera, euskalkien sorlekuak zein izan ote zitezkeen ere aipatzen du. Zuazo bera izan da orain arte ibili gabeko bide horretan abiatzen lehena eta argibide gehiago ekarri ditu saio honetara. 25 urteko luzeko emaitza da liburua, 1989an Araban hasi eta ondorengo urteetan Euskal Herri osoko hainbat bazterretan ibili ondoren gauzatu duena.
Zerrenda: