Atazatan oinarritutako ikaskuntzarako lan-markoa / Jane Willis ; itzultzailea, Xabier Yurramendi
Ataza komunikatiboaren helburua da xede-hizkuntzako benetako komunikazioa sustatzea. Testu askok horrelako atazak dituzte bere barnean. Badira, era berean, ataza sortzailez jositako baliabide-liburuak. Horrelako atazak, ordea, ziklo metodologiko baten amaieran erabiltzen dira, zikloaren baitan baino gehiago, edo bestela mintzamenari buruzko ikasgai berezietarako oinarri izaten dira. Atazetan oinarritutako ikaskuntzari buruzko liburu honek (AOI) azaltzen du nola erabil daitezkeen atazak, ardatz gisa lan-marko metodologiko baten baitan. Atazaren xedea da hizkuntza erabiltzeko benetako helburua sortzea eta hizkuntza ikasteko testuinguru naturala eskaintzea. Ikasleek ataza prestatzen dute, atazaren ondoren azalpenak ematen dituzte eta gero atazaren ziklotik kanpo eta material lagungarriei esker sortzen den hizkuntza ikasten dute. Lan-markoak hizkuntz erabilera aberatsa baina ulergarria azaltzen du, entzuketa eta irakurketaren bidez, eta, bestalde, bat-bateko eta planifikatutako hizketa eta idazketa ahalbideratzen ditu. Ikasleak hobetzera eta eskura duen hizkuntza eraikitzera sustatzen ditu. Atazetan oinarritutako lan-marko honek aintzat hartzen du jendeak hizkuntzak nola ikasten dituen. Badakigu, esaterako, hizkuntz formak ez direla praktikatzen nahitaez hutsik egin gabe, badakigu jendeak ezin duela ikasi, hizkuntza erabiltzeko makina bat aukera ematen ez bazaio. Garrantzizkoa da, gainera, ikasleari aurkezten zaion hizkuntz mota, erabiltzen duena eta berak ikasi nahi duena bat...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Donostia :
HABE,
L.G. 1999
|
Bilduma: |
Itzulpen saila (HABE)
; 41 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (HABE) Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
R900 Didaktika | [R900] 81-23:37.02 WIL ata | Mailegaezina | IRALE23070017 |
Monografia | 81-23:37.02 WIL ata | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK17030309 |