Bideoa hizkuntzen irakaskuntzan / D. Willis ... [et al.] ; [itzultzailea, Juan Mari Mendizabal]
Irakaskuntzan erabiltzen diren lagungarri guztiak, beren alde onak badituzte ere, arriskutsu izan daitezke, gehiegi edo gaizki erabiliz gero. Adibidez, programagile edo irakaslea gehiegikerian eror daiteke, bideoa benetako irakaskuntzarako baino gehiago ikasleak kontrolpetzeko erabiltzen badu. Ikasleei bideoa atsegin zaie, batez ere hasieran, halako jostailu-kutsua duelako, eta ikasleak isilik eta aski pozik egoten dira horri begira; besterik da ikasten duten ala ez. Denok egon gara noizbait begiak zabal-zabalik telesaio zoro bati begira, programa gozatu gabe baina telebista itzaltzeko alferrez. Gauza bera gerta daiteke ikasgelan bideo-gailuarekin. Gaizki edo gehiegi erabiliko dugu, edo biak batera, beste bide sinpleagoen laguntza besterik eskatzen ez duten lanetarako bideoaz baliatzen garenean. Esate baterako, aldiz bideoaz baliatzen gara bata bestearen ondoren doazen diagramak edo taulak aurkezteko; baina emaitza berbera, edo hobea, lortuko genukeen proiektore opakoa erabili izan bagenu, hau da, laminak dagokien eran aurkeztu izan bagenitu. Bideoarekin parekatuz, badu proiektore opakoak zenbait abantaila: Irudi handiagoa eta garbiagoa ematen du. Aurkeztutako informazioaren ezaugarri inportanteak errazago erakuts ditzake irakasleak. Aurkezpenaren iraupena hobeto kontrola daiteke, eta hau garrantzizkoa izaten da, azaldutako gaia korapilatsu edo trinkoa denean. Proiektore opakoa bideoa baino era gehiagotan erabil daiteke, ikastalde bakoitzari egoki baitakioke materiala, zenb...
Deskribapen osoa
Zerrenda: