Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntza arrotzen ikaskuntzarako helburuak : nondik-norakoak / Jan A. van Ek ; [itzultzailea, Iñaki Iñurrieta]

The Threshold Level (Atalase Maila) ingelesaren ikasle helduentzat argitaratu zen jatorriz l 975ean, eta ondoren zenbait aldaera izan zituen Europako beste hizkuntza batzuentzat eta baita xede-talde desberdinentzat ere. The Threshold Level izan da, eta da oraindik, Europako Kontseiluko Kultur Lankidetzarako Kontseiluaren Hizkuntza Modernoetako Egitasmoen ihardupideen orientabide nagusia. Kontseiluaren «4. Egitasmoa»n ematen diren irizpideen aplikazioaren lehen adibide zehatza den aldetik, eragin handia izan du oro har hizkuntza modernoen irakaskuntzaren garapenean. Ez zuen berak hasi jokaeraren arabera gidatutako hizkuntz irakaskuntzarako joera, baina oso indartu du joera hau esperimentaziorako eta ikasturtearen garapenerako oinarria eskainiz. Joera hau, zehatzagoa ez ezik, globalago eta sendoagoa ere bazen aurrez erabiltzen zena baino. Bertan eskainitako eredua oso zabal erabili izan da hizkuntza arrotzen irakaskuntzaren helburuak zehazteko oinarri bezala eta eduki zehaztapenak gehienetan inspirazio iturri gisa hartu dira, froga-zerrenda gisa, eta baita mailegu zuzen gisa ere. Pozgarria da ohartaraztea hau posible izan dela nahiz eta hasierako The Threshold Level-ek aspaldi baztertutako unitate/metagarrizko sistema europar baterako helburu standartu baten markak eduki oraindik. Egia esan, «4. Egitasmoa»ren lehen egun haietatik hona jokatu izan duen papera askoz ondore handiagokoa izan da hasiera batean pentsa zitekeena baino. Egilearen ikuspegiz, honen merezimendu nagusia...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Ek, Jan Ate van
Erakunde egilea: HABE
Egilea(k): Iñurrieta, Iñaki
Argitaratua: Donostia : HABE, L.G. 1989
Bilduma: Itzulpen saila (HABE) ; 21
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea (HABE)
Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 81'232:371 EK hiz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17030263
Monografia 81'232:371 EK hiz Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17030219