Azala
Liburua Eskuragarri

Loiolako San Ignazioren gogojardunak [Interneteko baliabidea] / San Ignazio ; [euskaratzailea, Patxi Altuna ; berrikuslea eta hitzaurregilea, Pello Esnal]

San Ignazio Azpeitiko Loiolan jaio zen 1491ean eta Erroman hil 1556an. Jesusen Lagundia fundatu zuen. Bere aita oinaztarren aldekoa zen eta hark erlijio bidea har zezan nahi izan zuen, baina Ignaziok bizitza militarra nahiago izan zuen. Iruñeko setioan hanka batean larri zauritu zuten. Jaiotetxera eraman zuten eta hil zorian egon ondoren, bizitza erabat aldatuko zion erabakia hartu zuen: armak utzi eta bizitza erlijiosoan murgiltzea. Osatu zenean Jerusalemera joan zen erromes (1522): bidean, Montserrateko santutegian geldialdi bat egin eta bizitza militarrean egindako bekatuen aitormena egin zuen. Manresa inguruan pasa zuen urtebete, otoitzean, penitentzian eta apostolutzan; garai horretan idatzi zuen bere lehen obra espirituala gero "Gogojardunak" liburuan bilduko zuena. 1523an, Erroma, Venezia, Txipre eta Palestinara joan zen; Espainiara itzuli eta ikasteari ekin zion. "Argieginak" taldeko kide izatearen akusaziopean atxilotu zuten. Parisko Unibertsitatean Filosofiako Doktoretza lortu zuen (1528-1534). Erromara joan ziren apostolutza-konpainia fundatu asmoz eta Aita Santuaren esanetara jartzera. Hasieran ezezkoa eman bazieten ere, ikusirik, indarra hartu zuela protestantismoari aurka egiteko, baiezkoa eman eta konpania fundatu egin zen (1540). San Ignazio Erroman geratu zen, besteek misiolaritzarako bidea hartzen zuten bitartean; gogojardunak antolatu eta jendea bereganatzeko saioak egin zituen. Gaur egun Unibertsitate Gregoriarra izenez ezaguna dena (1...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Ignazio Loiolakoa, Santua (1491-1556)
Egilea(k): Esnal, Pello ; Altuna, Patxi (1927-2006)
Argitaratua: Bilbo : Klasikoak, 2003
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Pentsamenduaren klasikoak (Klasikoak) ; 78
Gaia:
Generoa / Forma: EIMAk onetsitako materialak
Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Sinopsia:San Ignazio Azpeitiko Loiolan jaio zen 1491ean eta Erroman hil 1556an. Jesusen Lagundia fundatu zuen. Bere aita oinaztarren aldekoa zen eta hark erlijio bidea har zezan nahi izan zuen, baina Ignaziok bizitza militarra nahiago izan zuen. Iruñeko setioan hanka batean larri zauritu zuten. Jaiotetxera eraman zuten eta hil zorian egon ondoren, bizitza erabat aldatuko zion erabakia hartu zuen: armak utzi eta bizitza erlijiosoan murgiltzea. Osatu zenean Jerusalemera joan zen erromes (1522): bidean, Montserrateko santutegian geldialdi bat egin eta bizitza militarrean egindako bekatuen aitormena egin zuen. Manresa inguruan pasa zuen urtebete, otoitzean, penitentzian eta apostolutzan; garai horretan idatzi zuen bere lehen obra espirituala gero "Gogojardunak" liburuan bilduko zuena. 1523an, Erroma, Venezia, Txipre eta Palestinara joan zen; Espainiara itzuli eta ikasteari ekin zion. "Argieginak" taldeko kide izatearen akusaziopean atxilotu zuten. Parisko Unibertsitatean Filosofiako Doktoretza lortu zuen (1528-1534). Erromara joan ziren apostolutza-konpainia fundatu asmoz eta Aita Santuaren esanetara jartzera. Hasieran ezezkoa eman bazieten ere, ikusirik, indarra hartu zuela protestantismoari aurka egiteko, baiezkoa eman eta konpania fundatu egin zen (1540). San Ignazio Erroman geratu zen, besteek misiolaritzarako bidea hartzen zuten bitartean; gogojardunak antolatu eta jendea bereganatzeko saioak egin zituen. Gaur egun Unibertsitate Gregoriarra izenez ezaguna dena (1551) eta ikastetxe Germaniarra delakoa sortu zituen (1552). Erroman konpainia sendotze-fasean zegoen; Asiako lurraldeak kristautu eta Europako protestantismoari aurre egitera joan ziren jesuitak. Ignazio Loiolakoa hil zenean (1556). 1.000tik gora jesuita lau kontinenteetan eta 12 probintzietan zebiltzan barreiatuta. Kontrareformarako eta protestantismoaren kontrako borrokako pertsonaia garrantzitsua izan zen.
Jatorrizko izenburua:Exercicios spirituales de San Ignacio de Loyola
Deskribapen fisikoa:211 or. ; 23 cm
Hizkuntza-onespena:2004/01/24
Hezkuntza Sailaren onespena:2004/01/24
ISBN:84-88303-08-4