Azala
Liburua Eskuragarri

Idazki hautatuak [Interneteko baliabidea] / Gotthold Ephraim Lessing ; [euskaratzailea, Pello Zabaleta ; berrikuslea, Joxe Azurmendi ; hitzaurregilea, Joxe Azurmendi]

"Trinitate alemana" literaturan, irakaskuntza sisteman batik bat, Goethe, Schiller eta Lessing dela, dago esaera. Alemanentzat, Goethe eta Schiller klasikoak diren artean, hirugarrena preklasikoa da, nolanahi ere. Lessing, idazle eta pentsalaria, literaturan bezain figura gailena filosofiaren nahiz teologiaren historia modernoan eta kristautasunaren kritikan, Aufklärung edo Ilustrazio alemanaren adierazle nagusietakoa da, nagusia ez esateko, bere obra askotarikoagatik bezainbat -poeta, dramaturgo, fabulista, kritiko, itzultzaile, estetikaren teoriko, filosofo, polemista (anti)teologiko berak ausarki plazaratu arazo gordiarrek handik aurrera Alemaniako kultura eta pentsamenduan jokatuko duten paper zentralagatik, ideialismoan eta ezkerreko Hegelzaleengan bereziki eta protestantismo liberal Bibliaren kritikoan. Erlijio naturalari eta errebelatuari buruzko gogoeta ilustratu ingelesa eta frantsesa erradikalduz, arrazionalismo goiztiar horren nolabaiteko itxikeria eta zurruntasuna ere gaindituz aldi berean, sinesmenaren eta arrazoiaren erlazioen auzia planteamendu global batera zabaldu zuen, Jainkoa, Natura eta Historia aurrenik batera, gero ordea arrazionalki bai, baina baita historikoki ere, aditzeko ahaleginean, arrazoimenaren beraren historikotasuna gogoanduz bide batez; horrela Ilustrazioa bere barrutik zapartarazi eta bilakabide berriak garatzera behartu baitu.

Zerrenda:
Egile Nagusiak: Lessing, Gotthold Ephraim (1729-1781) ; Lessing, G. Efraim Lessing, Gotthold Efraim Lessing, Gotthold Efrain Lessing, Gottold Ephraim
Egilea(k): Azurmendi Aierbe, Maria Jose ; Zabaleta, Pello ; Azurmendi Ayerbe, Mari Jose Axurmendi, Maria Jose ; Zabaleta Kortaberria, Pello Zabaleta Kortaberria, Pedro Martin Zabaleta Kortaberria, Pello Martin Zabaleta, Pedro Martín
Argitaratua: Bilbo : Klasikoak, 2002
Edizioa: 1. argit.
Bilduma: Pentsamenduaren klasikoak (Klasikoak) ; 68
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 1 LES ida Eskuragarri  Maileguan eskatu 1017460
Monografia 1 LES ida Eskuragarri  Maileguan eskatu 1004134